Normal.dotm
0
0
1
254
1448
gaizka.azkarate
12
2
1778
12.0
0
false
18 pt
18 pt
0
0
false
false
false
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Table Normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}
Groovin’ the Blues taldearen hirugarren diskoa da, eta zuzenean grabatzen
duen bigarrena. Izan ere, zuzeneko taldetzat du bere burua De 2 en Blues
Band-ek –En directo (1998) izan zen
bere lehen grabazioa, ondoren etorri zen Bluesoul
(2006)-, ikus-entzuleekiko harremana maite du, haien aurrean jotzea eta musikaz
elkarrekin gozatzea da taldea existitzeko arrazoi. Hamar kantu bildu dituzte
iaz Iruñean grabatutako lan berri honetan, hamar bertsio, taldeak bluesa
ulertzeko gaur egun duen eraren isla. Blues modernoa, southern soul-aren ukituarekin, garbizalekeria mugiezinetik
urrutira eta pultsio oso erritmiko, alai eta groove beteaz horniturik.
Zuzenekoaren grabaziorako 11 musikari igo ziren eszenatokira: De 2 en Blues
Band seikoteaz gain, The Broken Horns haize hirukotea (Alberto Arteta, saxofoi
tenorra; Ion Celestino, tronpeta eta Iñaki Rodríguez, saxofoi baritonoa) eta bi
abeslari-laguntzaile: Maria Fe Cortes eta Arantza Ojeta.
“It Serves Me Right to Suffer”
kantuak zabaltzen du diskoa. John Lee Hookerrek eta Percy Mayfieldek abestiaren
egiletza aldarrikatu zuten, baina De 2 en Blues Banden moldaketa Jimmy Johnson
abeslari eta gitarristaren bertsio modernotik abiatzen da. Ondoren datoz
Freddie King texastarraren “Woman Across
the River” eta Billy Price-ren “When
the Lights Came On” abesti konplexua eta hots oroitarazlez betea. Johnny
Taylor southern soul-aren izarra bi
aldiz dago ordezkatuta diskoan (“You Know
It Ain´t Right”, “Last Two Dollars”), AEBetako hegoaldeko rockak ere bere
lekutxoa du (Allmann Brothers “Southbound”),
ez da falta bluesaren klasiko bat (“Help
Me”), ezta blues abeslari eta gitarrista gazterik ere (Johnnie Lang), eta
Carole King-en “I
Feel the Earth Move” gozagarriak ematen dio azken burukoa diskoari.