Tenpesta

10 

 

Disko honetan, instrumentu ia guztiak jotzeaz gain (gitarrak, baxua, teklatuak, banjoa, pianoa…), abesteko ardura ere bere gain hartu du Josebak. Hamar hazbeteko binilo honetan, lau kantu jaso ditu musikari nafarrak. Erraietatik erran izenekoak Neil Young & Crazy Horseren hainbat kanturen kiribil egitura du, lau minutu eta erdi pasatxo irauten du baina ordu erdiz luzatu zitekeen eta ez ginatekeen sekula aspertuko lelo, koru eta gitarra gordin horiek entzuteaz. Kantu horretan, Aitor Goikoetxea (Berri Txarrak-eko kide ohia, gaur egun Sons of Wood taldean) baterian izan du lagun Josebak.

 

Gainerako hiru abestietan, Felix Buffek (Willis Drummond) lagundu dio, aurreko diskoan bezala. Bateriak hain zuzen, pisu handia hartzen du Ez zaitut behar blues-rock boteretsuan, zeinak hastapenetako The Black Keys edota The White Stripesen oihartzuna duen. Tenpesta da instrumentu hutsezko bakarra, eta beharbada horregatik lotzen da gehiago Joseba B. Lenoirren aurreko lanarekin. Egitura narratiboa du konposizioak; herabe hasten da, irudi luke gitarra elektrikoa, banjoa eta bateria estropezuka ari direla elkarrizketa bat sortu nahian, harik eta gitarrak gidaritza hartu eta ekaitzaren jo-punturaino eramaten gaituen arte; ondoren, barea dakar melodia eder eta atsegin batek. Diskoa ixten duen kantua Maltsu eta biluzik da, zapore klasikoko kantu atenporalak egiteko Josebaren trebeziaren beste adibide bat.

 

 

Disko mota: 10 "
Argitaratze data: 2013/12/05
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com