Dead or Alive – LP

14 

Dead or Alive

 

1.DARK AGE

Tony Viscontik (Bowie, T-Rex) ekoitziriko Solar Secrets diskokoa, estudioan ondua Viscontirekin batean. Solar Secrets diskoko letrak Martín, Tony V. eta Coniren artean ondutako emaitza zoragarriak dira. Martínek idatzi zituen ahapaldien letrak, eta Conik errepikak. Gaur egungo plutokrazia hizpide duen We are in a dark age izan zen abiapuntua.


2.SEVEN CRIMES

Blues psikodeliko baten moduan osatu genuen, eta letrak eraman gintuen bertso edo erlijio kantu baten gisa antolatzera. Erlijio kontu horrek irudi ilunak ekarri zizkigun gogora, eta iluntasunak monarkiara eraman gintuen. Honakoa ere Solar Secrets diskokoa da.


3.BLACK SEASON/ THE FEAR

Soilik zuzeneko emanaldietan egin ohi dugun inprobisazioa da Black Season. Sekula ere ez genuen grabatu. Gai honetan argi eta garbi ikusten da Dark Age genuela gogoan. Aitzitik, abestiaren bertsio erabat librea da The Fear, honakoa ere Solar Secrets diskokoa. Giro Caleago, Velvetarrago.


4.WILD C

Adrenalina goraldi handia eragiten du abesti honek. Wild C edo Wild Confussion Rising Mountains disko kaotiko eta basatik hartua da. Aske izan nahi dugu, du gerra oihu.


5.SUN SHAKING

Rising Mountains diskoari sarrera egiten dion abestia da. Conik berezko dituen letrak eta riff-a, hirurogeigarren urteetakoa, astuna. Bidaia psikodelikoa.


6.ATOMIC BREAKDOWN

Solar Secrets diskoan jasoa, izualdiak ditu hizpide, esate baterako, zeure gorputzaren barruko bonba atomikoak. 


7.CONSTELLATION FREEDOM

Sun Shaking-en mundukoa, In The Land of Silver Souls diskoaren garaian idatzi zen Constellation, baina diskotik at geratu zen. Solar Secrets diskoa osatzeko abestietan lehenetako bat izan zen.


8.COMMUNICATION

In The Land of Silver Souls laneko gai aparta. Zuzeneko emanaldietan itxuratua, hazten ari da eten gabe. Oso erakargarria da.


9.WHAT’S IN THE MIRROR

In The Land of Silver Souls diskoan jasoa, gustuko dugu letretan gai borgestarrak sartzea Sublimetik, ispiluak, errepikak, zenbakiak. Hala eta guztiz ere, pogoaren unea da.


10.CANDLE CANDLE

Magnetic Brain izaten hasi zen, baina zuzenekoetan honako hau bihurtu den abestirantz moldatu zen. Beste letra bat, beste egitura bat, beste bibrazio bat. Argiari eta suari buruzko poesia da Candle,haien bi aurpegiak erakusten ditu, alde batetik jakinduria eta ezagutza, eta bestetik geuk eragindako suntsipena.

11.FLOOD

Bidaia bat garai bateko zaldiko-maldiko mekanikoan. Rock and roll. Gure burmuinetan  gertatzen diren uholdeak dituzte hizpide letrek. Rising Mountains diskoan dago gai honen bertsioa.


12.DEAD OR ALIVE

Gai berria, kontzertuari amaiera ematen diona. Punk ostea, gizaki industriala, bizirik baino gehiago hilik.

 

Disko mota: LP
Argitaratze data: 2015/02/03
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com