Rio

10 

Entzun : 11 horas en Dallas

 

Album hau osatzen
duten abesti gehienak Buenos Airesen egin nuen egonaldian ondu nituen, 2016an
eta 2017an. Argentina bezala, kontraste handiko mundu baten eta askotariko
iturrien bilgune dira abestiak. Jim Hallen musikaren azterketa oso lagungarria
gertatu zitzaidan konposizioa eta inprobisazioa ia gauza bera baina sekula ere
ez bat eta bera den leku arrotz hori ulertzeko. Leku horixe da, leku aldakorra,
bere baitan beti desberdina, eraginetatik eta sormen arloko zorretatik harago,
bisitatzen eta entzuleari erakusten saiatu naizena.

 

 

 

 

 

 

 

                                                                   RÍO     

Gaiak

 

1.      11 Horas
en Dallas
: Aireportu batean asko ematen dute 11 orduk, areago
Estatu Batuetan. Hauxe da Pat Methenyren aurreneko diskoei egiten diedan
omenaldi berezia.

2.      Desmotivado: Egia
esan, gai honek ez du abiapuntu motibaziorik gabeko egoera batean. Izan ere,
hitz joko bati egiten dio erreferentzia (des-motivado) doinuaren izaera
motibikoagatik eta Jobimen abesti handiak gogorarazten dituen harmoniaren usain
brasildarragatik.

3.      Onda:
Pianoaren ildo nagusia Bruselan ondua da orain urte batzuk. Doinua askoz ere
geroago osatuko zen Buenos Aires hirian izandako inspirazio istant batean. Egun
hartan harrapatu ninduen Argentinako “uhin on” horren ondorioa izan
zelakoan nago.

4.     
El Bosque de Lengas:
Argentinako Patagoniara egin nuen bidaia batean zehar idatzi nuen balada hau.
Zuhaitz autoktono horiek osatutako basoak inguratzen dituzten bideetan haizeak
sekulako txikizioak egiten zituen zuhaitzak makurraraziz eta adarrak ebakiz.
Ondorioz, paisaia eder baina aldi berean goibel eta izugarria agertzen zen gure
begietan, bizitzaren eta heriotzaren arteko leku arrotz  batean bageunde bezala.

5.      Subdiv: Segur
aski honakoa da diskoan gairik landuena eta zailena. Egunak eman genituen gaia
entseatzen azpizatiketaren aldaketak naturaltasunez hartu arte. Aipamen berezia
merezi du Rodrigo Malvido bateria jotzailearen lanak, bikaina.

6.      Can’t
Buy Me Love
: Gaia berriz ere harmonizatu nuen udazkeneko
arratsalde batean buru belarri jardunda. Omenaldia Beatles taldeari eta, nola
ez, Bill Frisell handiari, gaiaren inspirazio iturria baita.

7.     
Jump Over It: Gai
hau erronka hutsa izan zen inprobisazioaren ikuspegitik. Aldaketak oso
bihurriak dira, ezin azkarrago gertatzen dira. Nire ustez, “gainetik jauzi
eginez” baizik ezin da gai hau behar bezala jo.

8.      Dicho y
Hecho
: Baxuaren ildoa saio batera eraman eta han hasi ziren
ideiak azaleratzen. Denbora gutxian idatzi behar izan nuen doinua grabazio
eguna gainean genuelako: “esan eta egin”. Zalantzarik gabe, beste
benetako erronka bat inprobisatzailearentzat.

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2018/12/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com