Changing Gears

10 

Changing Gears
da Víctor Antonen disko berria, jatorrizko 8 gaik osatua da, lagun eta musikari
bikainekin grabatua. 

Víctor Antón: gitarra eta konposizioak

Roberto Nieva: saxo altua

Juan Sebastián Vázquez: pianoa

Chuchi García: kontrabaxua

Juanma Barroso: bateria

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

Changing Gears

Beste edozein artek bezala, etengabeko bilakaera
prozesua bizi du musikak. Zailtasunak aurkituko ditu bidean, ustekabeko
bihurguneak, baina baita lorpenak eta intuizio argitsuak ere. Musikari gaztea
eta talentuduna den aldetik, horren guztiaren jakitun da Víctor Antón. Egile
horren bigarren diskoak, Changing Gears izenburukoak, ezin hobe islatzen du
bilakaera hori, egileak aspaldi ez dela gainditu baitu bere prestakuntza aldiko
faserik akademikoena eta orain sarerik gabe erreparatzen baitio etapa hari, urratsez
urrats berea egin nahi duen paisaia musikala eraikitzeko xedean. Horra hor jazz
musikari on baten erronka. Ekinez egiten da ezina.

Album honi begira Victorrek musikari bikain batzuk
bildu ditu bere inguruan, gauza dira haren jarraibideak partekatzeko, baina
aldi berean behar beste talentua dute beren ikuspegia eta ekarpena eskaintzeko.
Argi eta garbi esan behar dut miretsi egiten dudala Roberto Nieva, haren
maisutasunak eta cool kutsuko lurrin gozoak disko osoa hartzen baitute,  Conexiones, Untitled, Cruzar el charco eta
The Key gaietan eskaintzen dituen bakarkako pasarteak erakusgarri. Juan
Sebastián aspaldidanik ezagutzen dut, bere aitarekin batean kontzertuetara
joaten zen gaztetxoa zenetik, eta ondotxo dakit zer egiteko gauza den; azken
honetan aurrerapen ikaragarriak egin ditu, eta pianista honen heldutasun maila
handia uzten dute agerian Don’t Look Back, New Home eta On A Train gaietan
egiten dituen ekarpenek. Era berean, aipagarria da Chuchi Garciaren
kontrabaxuaren erritmo pultsu ezin egokiagoa, The Key gaian eskaintzen duen
bakarkako pasartean ongi asko ikus daitekeen bezala, eta ezin aipa gabe utz
dezaket Juanma Barroso handia, gure bateria jotzaile onenetakoa, On A Train eta
Cruzar el charco gaiei begira egiten duen ekarpena ezinbestekoa baita taldearen
soinua egiazki bikaina gertatzeko.

Eta, noski, Víctor eta bere aurrerabideak: gero eta
gaitasun handiagoa du konposizio garbiak sortzeko, erritmoaren ikuspegitik oso
biziak eta kitzikagarriak. Eta aipatzekoa da haren gitarraren sonoritatea,
egunetik egunera bereziagoa, bere-berea. Bestalde, joera orokorretik harago,
irizpide ezin hobeak erabiltzen ditu inprobisatutako pasarteetan soluziorik
egokiena aukeratzeko.

Haziera fase betean dagoen artista baten
lekukotasun bikaina da disko hau, une onez beteriko etorkizuna baizik ez
daiteke harengandik espero. Bitartean, lan honetan entzun daiteken musika
gonbita da, oso gonbit erakargarria, bidean laguntzeko. Aholku bat: igo zaitez
trenera, azkar bai baina norabide egokian baitoa.

Mario
Benso

Entzun

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2019/03/01
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com