Mojo Hand

10 

 

Orain arte egindako ibilbide
laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako
hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea
2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).

————————–

 Entzun: Bad case of love (BB King)

————————————–

Lana Fredi Pelaezek grabatu eta
ekoitzi zuen 2019ko martxoaren 29an eta 30ean Pottoko estudioan (Beasain,
Gipuzkoa). Mojo Hand taldeak lehen disko bikaina sinatu du Bluesa izendatzaile
komun eta ezinbesteko abiapuntu hartuta Rhythm
and Blues
estiloan eta hirurogeigarren hamarkadaren amaierako eta
hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako soinu klasikoan murgiltzeko
Little Miltonen jatorrizko “Ain´t no big deal on you”gaiaren bertsiotik hasita.
Funkaren lurraldera eramaten dute Freddy Kingen espirituarekin, Paul San
Martinen teklatua eta Jon Airaren gitarra protagonista hartuta. Bide bera
proposatzen digute Albert Kingen “The Hunter” eta Rufus Thomasen
“Waklking the Dog” klasikoekin. Banda trebetasun handiarekin eta
berme guztiekin lerratzen da berrogeita hamargarren hamarkadaren azken
urteetara Sammy Taylorrek idatziriko eta Freddy Kingek famatutako “What
about love” klasikoarekin. Hirurogeita hamargarren hamarkada hasierako Taj
Mahal distiratsuena berreskuratzen dute “She caught the Katy”gaiarekin, eta
B.B. King bera biziberritzen dute “Bad case of love”gaian.

 

 Benetako bermea da disko osoan zehar
Paul San Martin handiaren teklatua; eta haren lanari Fernando Neiraren eta
sekzio erritmikoaz arduratzen den Karlos Aranceguiren maisutasuna gehituta
ateak zabaltzen zaizkie Jon Aira gitarraren lan bikainari eta Gorka Azpiroz
solistaren ahots zoragarriari. Horren guztiaren erakusgarri dira Chicagoko
“Slip In MUles” klasikoa, Mojo Hand taldeak berak idatziriko
“Dead husband” eta Chuck Berryren “Carol”, azken honek
taldeak iritsi ohi duen espektro musikala oso modu erakargarrian zabaltzen
duelarik. Slow Blues bat nola
interpretatu behar den ezin hobe erakusten digu “Have you ever loved a Woman”
gaiak. Eta Frankie Miller eskoziarraren “It´s all over” Rock and Roll moldeko gai zoragarriak, hirurogeita hamargarren
urteetako kutsuarekin, berriz ere Gorka Azpirozen ahots bikainaz aberasturik,
ematen dio amaiera diskoari.

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2019/07/13
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com