Bilboko
Silver Recordings estudioetan grabatua eta Martin Guevarak ekoiztua, “The Belly” disko zaindua da
alderdi guztietan: soinu bikaina, ekoizpen zaindua, Miriam Ocarizen azalerako ilustrazio lan handia, binilo formatuko
berehalako argitalpena… Baina, batez ere, rock talde baten sendotasun
ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa. Hori guztia Virginiak duen
ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin
ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren
premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.
Diskoaren
hasieratik eta “Let it go”
sutsuarekin, Martin Guevara gitarrarekin batera, “She can do“k The Runaways urrezko garaia ekartzen du akordura,
Joan Jett onena buru duela, Patti Smith kontestatario baten bahetik eta
Virginia Fernandezen nortasun harrigarritik pasata. Taldeak bere punk aldea
erakusten du “Clean my name”
saioan, “Breaking the House”
saio ilun eta etsitua eskaintzeko. “Hey”
energetiko eta bikainak single gisa balio dio taldeari lan honen aurrekari
gisa, eta, ondoren, “Drunken lover“en
Pop doinuetara hurbiltzen da, dagokion gordintasunarekin. Rock and Roll-ak
“Passenger” forma hartzen
du liderraren ahots-harmonien eta taldearen eskarmentu eta sendotasunaren
ildoan, eta konbinazio ezin hobea da
“Two words” ilunabarrarekin
erregistroa aldatzeko eta bilduma “Drunken
Lover“en molde akustikoan amaitzeko digipack bertsioan.
Egonezina,
eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat
proiektutan hartu du parte Virginia
Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí,
Doctor Deseo… eta J.O.E., Bonzos,
Mamba Beats, Cherry Boopers, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili
da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso
estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma
izan behar zuena, Seda ederrean
gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan
(Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian
(Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula)
gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B.
Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan.
Bilboko Silver
Recordings estudioetan grabatua eta Martin Guevarak ekoiztua, “The Belly” disko zaindua da
alderdi guztietan: soinu bikaina, ekoizpen zaindua, Miriam Ocarizen azalerako ilustrazio lan handia, binilo formatuko
berehalako argitalpena… Baina, batez ere, rock talde baten sendotasun
ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa. Hori guztia Virginiak duen
ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin
ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren
premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.