Gautegia

10 

2014ean eman zen edozein erara, disko berri honen hazia bilakatu den mugarria. Izar & Star zikloaren barnean Txuma Murugarrenek “Nocturama” osoa jo zuen Biboko Campos antzokian, bere ibilbide artistikoa gaur arte eta betirako australiar sortzaile handiari lotuz.

Oraingoan, disko grabaketa batetan gauzatu du maitasun hori. Caven hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) Miguel Ramirez (gitarra, baxua), Oriol Flores (Bateria) eta Angel Unzu (gitarrak) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta  dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

Gautegia  Txumaren diskografiaren mugarri da orain eta gaurtik aurrera. Bere Nick Cave-rekiko mirespen eta lilura azaltzeaz gain, Txuma bera, egile eta sortzaile berezi bezala dagokion lekuan jarri dezakeena eta jarriko duena. Handien artean, nola ez.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2023/07/04
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com