Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

OLATZ GARCÍA ERGÜIN SEXTET

3 azaroa, 2023|7:00 pm-10:30 pm

Zuzeneko emanaldi ugarien iragarkiez eta aipamen laburren batez gain, Olatz García-Ergüin-i buruzko informazio gutxi dago (oraindik) Interneten. Beraz, disko goxo hau azken aldian tokiko eszenak oparitu digun abeslari zirraragarrienetako baten aurkezpen-gutuntzat hartu dezakegu. Bide batez,  bere talentu eztabaidaezinari dagokion lekuan kokatuko duen lana izatea da gure itxaropena.

Olatz musika lirikotik dator, baina duela gutxi jam sessions-eko hainbat jazz-musikarirekin izandako harremanak musika horren garra piztu du bere bihotzean. Baita Bizkay Bay Jazz Collective edo Ados jazz Band bezalako taldeetan parte hartzera eraman zuen ere, eta, besteak beste, Basauriko Social Antzokian, Zornotza Aretoan, Bilboko Hacería Jazz Club-en, Guggenheim museoan -gertu-zikloaren barruan- edo Euskalduna jauregian zuzenean aritzera. Orain, 2022an Miguel Salvadorrekin batera laukote proiektu hau sortu eta Getxoko jazz jaialdian parte hartu ondoren, urrats berri bat eman eta grin hori kantu bilduma bikain batean jasotzea erabaki du.

 

Berarekin dugu Miguel Salvador, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolako gitarra irakaslea eta 2007an Mauri Sanchis Band taldeko kide izanik zuzeneko musikari onenaren saria jasotako musikari aparta. Harrezkero, ibilbide luzea egin du, eta, horren ondorioz, hainbat jazzalditan aritu da, hala nola San Javier (Murtzia), El Ejido (Almeria), Parla (Madril), Pori (Finlandia), Bilbao 365, Getxo edo Donostiako Jazzaldian. 2009an argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa, eta orduz geroztik etengabeko argitarapen erritmoa mantendu du, Cervino (Mendifilmen estreinatua) filmerako soinu-banda barne. 2021ean Gasteizko Jazzaldiaren inaugurazioan parte hartu eta prentsa espezializatuak momentuko artista garrantzitsuenetako bat izendatua izan da ere. Kontrabaxuan Fabian Acarregui dugu, artista plastiko oso interesgarria dugu. Bi diziplinak soinu berezi batean uztartzea bilatzzen du Fabianek eta 1982tik Pork Pie Hat, Sabana edo Beau Geste bezalako taldeetan eta Jordi Bonell, Tomek Czyzewsky, Andrej Olejniczak edo Gontzal Mendibil bezalako artistekin batera hedatu du kontzeptu berezi hori. Gaur egun, Quark Trio, Jazz Ciudad eta Los Blues Morning Singers taldeetako kidea ere bada. Azkenik, Gorka Iraundegi bateria-jotzailea dugu oinarrizko laukotea osatzeko. Autodidakta neurri batean eta aldi berean piano-jazz diziplinan trebatua. Konbinazio horrek perkusioen ikuspegi zabala eta ezohikoa ematen dio. Izan ere, bateriarekin zein Hammond organoarekin zuzenean aritzen da hainbat proiektu eta formaziotan. Noemi Ladron de Guevarak (NOGUEL jazz inprobisazioko kolektiboko kidea) eta Leire Angulok (Behotsik Orkestrako kidea), beren biolinarekin, grabazio are bereziagoa egiten duen, jai-folk kutsu benetan bizigarriko ukitua ematen diote.

 

Hori guztia, Olatzen haurtzaroko jazz standard-ei omenaldi hunkigarri eta zirraragarri baten zerbitzura dugu “The standars of my childhood”; eguneratuak, berrasmatuak eta freskatuak, sustraiekiko maitasuna eta errespetua erakutsiz aldi berean. Entzun ondoren luzaroan piztuta geratzen zaigun gogo bizia kutsatzen duen grabaketa. Horrelakoak dira klasikoak.

 

“The standards of my childhood” . 

Olatz García Ergüin – ahotsa; 

Miguel Salvador – gitarra;  

Fabián Akarregi – kontrabaxua;  

Gorka Iraundegi – bateria;  

Noemi Ladrón de Guevara, biolina

Leire Angulo – biolina.

Olatzek haurtzaroko jazz estandarren errepasoa egingo du, joera berrietara irekitako estiloko ikuspegi garaikidearekin, beti jazz abeslari klasikoen ondarea mantenduz.

Xehetasunak

Data:
3 azaroa, 2023
Ordua:
7:00 pm-10:30 pm
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com