Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Lucio, Una reflexión escénica

24 azaroa, 2023|8:00 pm-10:00 pm

Antzerkia, komikia eta jazzaren hizkuntza eta baliabideak nahasten diren ikuskizunaren soinu banda jasotzen da disko honetan,  Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza, ekintza eta pentsamenduen inguruan. New Jazz Collectiveren musika zoragarriaren bitartez. “Lucio” obrak pertsonaia poliedriko honen erretratu kubista bat ekartzen digu.

Eremu anitz horretan, jazzaren anarkia alaitsuak betetzen ditu zirrikitu eta hutsune guztiak. Marco Bellizzi (tronboia), Juan De Diego (tronpeta), Fredi Pelaez (hammond organoa) eta Hilario Rodeiro (bateria) dira hain zuzen ere, obraren soinu egitura gorpuzten duen New Jazz Collective horren partaideak.

2021eko irailean grabatua, swing gozagarrizko 7 doinuetan idealista nafarraren bizitzan lagun den soinu banda jasotzen du disko honek eta bide batez bere mezuari jarraipen ematen dio, geure belarri eta bihotzetan oihartzun betierekoa eraginez.

Xehetasunak

Data:
24 azaroa, 2023
Ordua:
8:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Toledo, Teatro de Rojas
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com