- ekitaldia hau amaitu da.
Family Folks
16 abendua, 2023|7:00 pm-11:00 pm
Naufrage bere azken diskoan, Vigoko Family Folk taldeak pop, psikodelia, country, blues eta rock-and-roll kutsu handiko sustraietako musikaz jositako ondarea betikotzen jarraitzen du, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko urtealdietako rock-and-roll jarrera nabarmenarekin, hamalau kantu bikainen bitartez.
Itsasoa protagonista harturik bizitzaren arlo guztietan ezinbesteko hil eta bizi prozesuaren alegoria gardenean, Bosco Hillek (ahotsa, gitarra akustiko eta elektrikoa, banjo eta perkusioa), Ruben Xuarezek (ahotsa, gitarra akustikoa, mandolina eta banjoa) Xabier Vieitezek (teklatuak eta koruak), Jorge Lorrek (baxua eta koruak) eta bateria jotzen duen Rufus El Guarrok osatzen duten bandak etenik gabeko garapenak markatutako ibilbidea sendotzen duen lana eskaintzen digu. Oraingo honetan espiritu eklektikoagoan eta are esperimentalagoan. Bandaren soinu katalogoa osatzen zuten tresnek leku eman diete tekladuari, gitarra elektrikoari eta baita thereminari ere zenbait tematan. Proposamen berri bat, interesgarria zinez. Zuzenean entzulegoa errez bereganatzen duen taldea. Bere errepertorioak kresal, malenkonia eta tabernako jai usaina du, egungo folk usaina zapore gozoez betea, asperkizunaren itsaso gupidagabetik ateratzen gaituena, baina talde bikain baten, graziazko egoera ospatzen duen lana da batez ere. FAMILY FOLKS taldeko musikariak The Bo Derek´s, Lorre, High Sierras edo The Soul Jacket modukoetan ere aritzen direla.