THE REVEREND SHAWN AMOS & THE BROTHERHOOD
Ermuko Jazz-Blues Ziurkuituko lehen hiruhilekoa ixten
Los Angelesen bizi den artista bat dugu The Reverend Shawn Amos, bluesman arrakastatsu bizkor bat, bere burua preziatzen duen gaur eguneko edozein sala Chicagoko 1960ko hamarraldian finkatutako blues kluba bihurtzeko prest dagoena. Bere zuzeneko tinko eta hunkitzailea iraganeko garaietara egindako bidaia da, Agurgarriaren mezuarekin fedegabeko egoskorrenak onbideratzeko fede energetikoz betetako kanpadenda batera, zure botak dantzan jarriko dituzten melodiez eta blues alaiez.
The Rev 70eko hamarkadan sortu zen Los Angelesen, Marvin Gaye eta Quincy Jones bezalako musikaren ikonoen eta era guztietako kale musikarien ildoan. Wally “Famous” Amos musika kudeatzaile ekintzailearen eta Shirleey May rhythm & blues abeslariaren semea, Shawnek laster egin zuen topo musikarekin, eta geroztik bizitza osoan jardun du bertan. Ekoizle gisa egin duen ibilbide aberatsaren barruan aipagarriak dira musika berria zaintzen eta R&Bko legendak diren musikaren atzerako ikuspegiak apailatzen zituen, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker edo Johny “Guitar” Watson, beste askoren artean.
Urte luzez egin du lana A&R gisa Rhino diskografikan, garrantzi handiko albumen eragile izanik, “Rhapsodies in Black: Music and Words from the Harlem Renaissance” ezinbestekoa barne.
Benetako bluesaren predikari, ahots xarmatzailearekin, bluesaren beraren lehen notarekin entzulea fededun bihurtzen duen harmonika jotzeko moduarekin, benetako bluesa dugu The Reverend Shawn Amos & The Brotherhood.
Albisteak