Igor Arzuaga
‘Goxoegia’
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak.
Ez dakit oso ongi zer esan nahi duen mundu propioa duen artistaren kontu horrek, baina inguruotan halakorik balego, Igor Arzuaga litzateke mundu hori entzuleekin partekatzeko ahalegin handiena egiten ari dena. Metafora eta edergarri askorik gabe, pianoa, teklatuak, gitarraren bat eta elektronika ukituak lagun, istorio kontalari zailduaren ahotsarekin; hemen dituzue barne barnetik datozen beste 11 kantu, Laudiokoaren begietatik mundua ikusten saiatzeko aukera emango dizutenak, trikimailu eta gezurrik gabe, itxurakeriak eta lotsak alde batera utzita. Ez daitezela historia horiek logelako tiraderaren batean ahaztuta gelditu. Benetan.