The standards of my childhood

10 

 

Halako batez, musikariaren bizitzan jatorrira itzultzeko beharra sortzen da, sorkuntza ezinbesteko eginbeharra gisa eraiki zuen gaztetako grina hori aldarrikatzeko. Atzera begiratzea, bidean abiatutakoan bestek utzitako zantzu ezabaezinek artistaren beraren gaur eguna osatu zuten ondarea ohoratzeko.

Olatz Garcia-Ergüinek heziketa liriko sendoa izatearen bermea du, baita ibilbide profesional oparo batena ere: Bizkay Bay Jazz Collective eta Ados Jazz Band bezalako proiektuak, jaialdi eta zuzeneko emanaldi ugaritan parte hartua, eta 2022an Miguel Salvadorrekin bere lehen lana argitaratu izana. Taldearen sortzaileetako bat izateaz gain, Miguel Salvador gitarrista aipatzea ezinbestekoa da jazz-eszenan. Lau disko argitaratu ditu, hainbat proiekturen partaide dugu, Espainia  osoan zehar jaialdi nagusietan agertu da, eta hainbat lehiaketatan saritu dute.

Bestalde, kontrabaxu-jolea eta artista plastikoa izanik, Fabian Akarregik etenik gabeko ibilbidea du eta, horri esker, artista askorekin jo du Quark Trio, Ana Bejerano Quartet eta Jazz Ciudad taldeetan, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan ere jardun izan du. Gorka Iraundegi bateria joleak pianoa eta bateria uztartu ohi ditu bere karreran, perkusioa jotzeko moduari zentzu globalagoa emanez eta proiektu honi musikaltasun izugarria erantsiz. Grabazio honen beste pizgarri nagusietako bat Nohemi Ladron de Gevarak lehen biolin gisa eta Leire Angulok bigarren biolin gisa utzi duten arrastoa da. Esperientzia handiko artistak dira bata zein bestea, eta oso maiz dastatzen ahal ez den originaltasun harmonikoa ematen diote osotasunari.

Olatz Garcia-Ergüin bilbotar abeslariak burututako lan hau koherentzia artistikoaren ariketa ederra dugu, ikuspuntu pertsonal eta egiati batetik erakusten digu zelan heldu Ipar Amerikako jazz musikaren benetako book-ari.

The songs of my childhood Unai Mimenzak grabatu zuen Urdulizko Tio Pepe estudioetan 2023ko martxoan, zuzeneko saio zorrotzean. Proposamen honek graziaren jantzia datorren abeslari bat oparitzen digu hasieratik, 1935ean Gershwinek Porgy and Bess operarako idatzitako It Ain’t necessarily So abesten digunean. On the Sunny side of the street-ek berriz, taldearen gaitasun dinamiko ukaezina erakusten digu. Softly as in a morning sunrise edo Can ‘t help loving that man delikatua bezalako abestiek dimentsio berri bat hartzen dute Migel Salvadorren zuzendaritzapean. Bruno Martinoren Estate interpretazioan bere alderdirik bossa-enean ageri zaigu seikotea,  nody & soul klasikoa berrasmatzeko Fabian Akarregiren kontrabaxuaren eta Gorka Iraundegiren groovearen mende, Nohemi Ladron de Gevara eta Leire Anguloren biolinek lagunduta. Olatzen interpretazioak Billie Holidayren espirituaz betetzen du Crazy he calls me abestian, Georgia on my mind eta When sunny gets blue gozagarriak maisuki bereganatzeko. Nature boy, Some other time eta What a little Moon light can do konposizioen aukeraketa bikain batek  ematen dio amaiera taldearen lehen lan honi.

Olatz Garcia-Ergüin jatorrira itzuli da. Pasioa sortu zen lekura itzultzen den abeslaria dugu. Migel Salvadorrek duen mailarekin eta talde bikain batekin. Oso lan zintzoa eta organikoa gauzatu dute, The songs of my childhood honekin Olatz Garcia-Erguin sextet-ak ederto baten ohoratzen du beste artista askok aurretik guztioi lagatako ondare ezabaezina.

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2023/06/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com