Gau Irekia Balenciaga Museoan eta musika zuzenean Irati Bilbaorekin

Iturria: Diario Vasco

Eguna: 02/08/2024

Juan Mari Zubiaurre

Gaur gauean Salbatore festen atarian Cristobal Balenciaga Museoan urteroko Gau Irekia egingo da. Gaueko 21:00etatik gauerdira, museoko erakusketak gauez ikusi ahal izango dira eta Irati Bilbao abeslariak, zuzeneko musikaz girotuko du gau ireki hau. Sarrera doakoa izango da, eta erne, zeren azken sarrera gaueko 23:15ean izango baita. Taberna eta denda zerbitzua egongo da Museoaren barne.

Irati Bilbaoren proiektua

Durangon jaioa, Irati Bilbao jazz abeslaria da, Musikenen Jazz Kantuan goi mailan graduatua. 17 urte zituela hasi zen eszenatokietan abeslari profesional gisa, eta hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, Ekuru, Josu Bergara + AkordeTxikiak, Reunion Big Band, Manixa Jazz Choir, Bilbao Lindy Band, Jazzbana Ensemble eta Sarrabete taldeetan. Hainbat sari irabazi ditu, Durangoko II. Lehiaketa Feminista esaterako, eta ‘Begin’, 2020an kaleratutako, bere, lehen diskoarekin, Deba Jazz Blai jaialdiko jazz banden lehiaketan lehen saria ere lortu zuen. Konposizio eta moldaketa propioz beteriko disko honek jazz klasikoari dion errotze sakona islatzen du, orainaldiko eta iraganeko eraginak uztartuz.

Irati Bilbaok Mikel Nuñez izango du lagun pianoan, Musikeneko Jazz pianoan graduatua eta Durangoko Bartolome Ertzilla kon-tserbatorioko irakaslea.

Aitor Bravo baterian, perkusioan tituluduna Gasteizko Jesus Guridi Kon-tserbatorioan eta jazz baterian graduatua Musikenen, Jo Krause entzutetsuaren tutoretzapean. Fran Serrano kontrabaxu-jotzailea, jazz kontrabaxua, musika modernoa eta interpretazio, konposizio eta pedagogiako bi masterrekin, ESMUCen (Bartzelona).

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com