Jazzmana sustraietara bueltan

19 iraila, 2024

Mikel Urretagoiena bateriajole eta konpositorea euskal musikarien belaunaldi berri horretakoa da, jazz eszenan benetako erreferente bihurtu denekoa. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan lizentziatuta, Holandan eta New Yorken burutu zituen ikasketak. Madrilera jo eta profesionalki ekin zion bere ibilbideari,  bere etengabeko ibilbidea sendotuz hainbat proiektutan. The Machetazo, Primital edo Griffo txalotuetatik hasita, Ander Garcia Trioren Amahiru diskoan esku hartuz, Venga Que Si diskoaren edizioa eginez Luismi Segurado pianistarekin eta Dario Guibert kontrabaxujolearekin Trezz hirukotearen proiektuan, edo Fran Serrano kontrabaxujolearen estreinako diskoan esku hartuz, 0202. Denborak aurrera egin ahala, bateriajole gipuzkoarrak Jorge Rossy, Perico Sambeat, Mariano Díaz, Julian Maeso, Rachel Therrien, Kukai, Itziar Yague edo Greg Izor bezalako artistekin egin du lan. Hirukote formatuko proiektu propioa abiatuz, erreferentziazko jazzaldi eta jazz-klub ugaritan parte hartuz, esperientzia lehen lan honen edizioarekin zehaztuz, kartel oparoa duen artista dugu Mikel Urretagoiena.

Josue Pascualek Arratiako Ona Etxea estudioetan grabatu zuen Denbora, munduan zehar ibilbide luzea egin ondoren bere jaioterrira, Ordiziara egindako itzuleran  inspiratuta. Jazz garaikidea, behin betiko aire kosmopolita eta eklektikoa, baina jatorrian sendo finkatua aldi berean. Mikel Urretagoienak idatzitako zortzi kantu originalek eta Benito Lertxundi Euskal  kantautorearen tema baten birsorketak  osatzen dute proiektua. Iñigo Ruiz de Gordezuela pianista eta konpositore gipuzkoarrak eta Dani Pozo baxujole madrildarrak –jazzaren panoraman ezinbestekoak biak– batzen zaizkio Mikel Urretagoiena bateriajole liderrari,  sonoritate organiko eta aldi berean abangoardista eta berritzailea ematen diotela lan honi, eta berezi zentratua adierazpen estetiko berrien bilaketan.

Denbora-k nolabaiteko kutsu barnekoia du, egilearen ibilbidean zehar bizitako sentimenduak eta sentsazioak islatzeko asmo argiarekin. Hasieran soinu paisaia delikatuak eskaintzen dizkigu Iñigo Ruiz de Gordezuelaren pianoaren bidez Martxa-n, hirukotearen melodia eta bilakaera instrumentalekin pozten gaituela Kantu Hori  lanean. Euri dantza eta Denbora eklektikoak eta dinamikoak ditugu, erabateko inprobisazio eta polirritmiak. Mikel Urretagoienak paisaia erritmikoak margotzen jarraitzen du Tantanak bikainean, Bidaiak lanaren pasarte delikatuetan menturatzeko, Nere Herriko Neskatxa Maite-n omenaldi berezi eta originala errendituz Benito Lertxundiri. Minimalista eta iradokitzailea den Gailurra-k leku egiten dio Bueltan temaren doinu eder eta arranditsuari, Mikel Urretagoiena bateriajole eta konpositore gipuzkoarraren lehen lan bikain honi amaiera emanez.

Denbora lur hezea da, haranak, amaren hizkera, basoen usaina, urrrunaldian irauten duten zapore eta usain guztiak. Mikel Urretagoienak iragana orainaldi bihurtzen du begirada berri, eskarmentatu eta jakintsu batekin, artista esponentzialki aberasten duena bere sustraietara itzultzen denean.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com