Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Chema Saiz

17 azaroa|8:00 pm-10:00 pm

Jazzeko zenbait artistaren sormena bere buruaren bilaketa izan ohi da. Etenik gabeko barne-bidaia horrek arrisku puska bat dakar berarekin: eraikitzeko deseraikitzea eta lehen ez zena izatera ekartzea. Goigainekoak ez du derrigor zertan izan publiko handiaren gustukoa. Edo agian bai, baina hondorik gabeko gogamen baten aginduen mendeko izango da beti. Hizkera propio bat sortzen baitu ausart, dardara daragio aurreiritzirik gabe hurbiltzen zaion orori. Nota desegokirik ez, alferrikako tenkadurarik ez. Entzun beza entzun nahi duenak.

 Chema Saiz gitarrajole konpositorea gazterik abiatu zen bidean, musika klasikoan eta espainiar musika herrikoian trebatuz. Nerabe zela iritsi zen jazzera Sean Levitt, John Abercrombie, Jerry Bergonzy eta Dave Liebmanen ildotik, besteak beste. Goi mailako tituluduna izanik gitarra klasikoan, pedagogia lanetan aritu da jazz eskoletan urte luzez. Munduaren erdia iragan du mintegi eta master class ugari ematen. Konpositore oparoa da, sei disko argitaratu ditu bere sinadurapean, eta Agua con gusto Uruguaiko Leo Maslíah idazle eta musikariarekin. Gitarrajole kezkatua da, beti bilaketan. Artista eta proiektu anitzetan aritu da elkarlanean, herrialde askotan jo du jazzaldi eta gitarra jaialdi nagusietan.

Solo Album volumen II”, es un capítulo escrito por una mente inescrutable en permanente búsqueda. Un trabajo lleno de virtuosismo que no huye del riesgo en ningún momento para desmontar y volver a construir sus propias influencias y dar sentido nuevo a lo que era. Chema Saiz es un guitarrísta único, un creador que inventa en cada composición un lenguaje que vibra para todo aquel que se aproxima con valentía, carente de prejuicios o etiquetas, el que quiera sentir, que sienta.

Xehetasunak

Data:
17 azaroa
Ordua:
8:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Madrid, club Maravillas
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com