Fernando Beiztegui bluesmanaren bisita

14 urria, 2024

Bluesman andaluziarrak hirukoan erakustiko ditu bere kantuak

 Fernando Beiztegui ezagutzen ez dutenentzat, esan dezagun blues elektrikoan zein akustikoan aise mugitzen den gitarrista eta blues abeslari moldakorra dela. Hori bai, feeling, errespetu eta generoarekiko maitasun handiz interpretatzen duen estilo honen kanon tradizionalen barruan. Penintsulako hegoaldeko bluesmana, gardentasunaren zaindaritzat hartzen dute zenbait hedabidek.

Beizteguik bizitza osoa darama jokalekuetan jaioterriko Granadan lehen kontzertuak ematen hasi zenetik, eta estatuko eta nazioarteko musikari eta talde handiekin partekatu ditu astiak zein agertokiak. Gitarraren maisutasunak eta ahotsaren urratuak ezinbestekoa egiten dute hainbat jaialditan.

Ezagunak diren arren erakargarritasunik galtzen ez duten bluesaren bidezidor horietatik igarotzen da bere zuzenekoa, eta bluesman andaluziar bikain honekin eta berarekin ari diren musikariekin  abiatzen dira entzuleak diskoko abesti guztietan, guztiak direlako gustu onez, dotoreziaz, groove ugariz eta grina sutsuz interpretatuak. Txokolatea baino, makadama baino, pentagramen gainean putz egin zuen jainko zahar baten aurpegia baino  beltzagoa da musika hau.

Marked Cards dugu bere azken bildumaren izenburua, eta hala da gainera. Fernando Beizteguik karta markatuekin jokatzen du. Irudi luke karta sorta koloregabetu eta higatua daramala sakelan, egun urrun batean John Mayallek Ingalaterra logaletuaren pubetan jaiotako blues zuriarekin jokatu zuenekoa.

La BLUES COMPANY talde berria aurkeztuko da azaroan eskarmentuko beste musikariekin batera (Ñaco Goñi, Fernando Beiztegui, Edu ‘Bighands’, Paul San Martin, Martí Elías)

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com