Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

LA SEMILLA DEL SON

20 azaroa|7:30 pm-10:00 pm

SONAREN HAZIA

Filma

Santiago Auseron soinuaren jakituria erritmikoan murgildu zen  1984an Kubara lehen aldiz joan zenetik Radio Futuraren lehen oporretan. Eragin horrek bere musika berrikuntza mestizora eraman du.

Egungo proiektua, Juan Perro, soinuaren laborategia du, eta Kuba, Espainia eta New Orleans laburbiltzen ditu bertan. Bidaia hori Espainiako tradiziotik abiatzen da, eta blues itxurako Mississippiren deltara egiten du hegan, Kubako sonean geldialdia eginez, eta, azkenik, New Orleanseko jazzarekin fusionatzen da: Espainiako kultura postmodernoaren irudi karismatikoenetako baten unibertsoan barneratzen gaituen Road Movie soinuduna.

Ez, Santiago Auseronek ez dio deabruari arima saldu musikan trebetasun osoa lortzeko, Robert Johnsonek bidegurutze batean egin bezala, elezaharrak dioenez. Auseronen istorioa xumeagoa dugu: bere etorriari esker, deabruaren motxila hartu behar izan gabe abia daiteke bluesaren bidezidorren hautsan barrena, Karibeko bide eguzkitsuetan eta eragin beltza jaso zuen aberri abestiaren txingarretan.

Auseron zorioneko bereizkuntza dugu Gabonetako izarren unibertsoan, Musika modernoari zentzua eman zion rockeroa, Johnson bezala bidegurutze batean kokatua, bai, baina ez ordea deabruarekin itun bat sinatzeko, baizik belztasunaren oihartzunek bat egin dezaten abiapuntua markatzeko.

Xehetasunak

Data:
20 azaroa
Ordua:
7:30 pm-10:00 pm

Egoitza

Soaluze, Herrik Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com