Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

22. Blues Gaua

8 otsaila|7:00 pm-11:30 pm

Zizurkilgo  BLUES GAUA 22. ediziora heldu da.  Aurreko urte batzutan –hala beharrez- kanpoan egin badira ere iaz bere jatorrizko formatura bueltatzen zen, hau da, tabernetara. Urte guzti hauetan zehar Udalak antolatu eta mantendu nahi izan du gaur egun erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean.

Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailean musika beltzaren moldeen hotsak  entzuteko parada izango da toki drsberdinetako musikariekin. Era akustikoan eta elektrikoan. Bakoitzak bere onena eskainiz.  Bertako ostalari eta zaletu batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan

ATXULONDO taberna. 19:00

NOA & The Hell Drinkers.

Noa & The Hell Drinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, “Hell’s The New Heaven 23/24” birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal.

Taldea 2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell’s The New Heaven (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues Broadcasters Association” elkarteak.

Ahots zoragarria Noa Egigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez, energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk… musikarekiko pasioz beterikoak beren zuzenekoak.

Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)

EGARRI taberna. 23:00

  • La BLUES COMPANY 
  • Ñaco Goñi, Paul San Martin, Fernando Beiztegui, Elías Martí

Talde  berean baldin baditugu Ñaco Goñi harmonizista historikoa (Tonky Blues Band, Jokers, Malcolm Scarpa, Ñaco Goñi eta Bluescavidas), piano bluesaren erreferente den Paul San Martin donostiar pianista eta abeslaria (Stay Blues, Paul San Martin trio, The Fake Cousins) eta bestetik Fernando Beiztegui gitarra jotzaile eta kantari granadarra, Martí Elias (Mambo Jambo Ray, Ray) bateria jotzaile katalanarekin osatuz, ez dago dudarik La Blues Company dela azken urteotak bluesaren zaleek izan duten albisterik onena.

Euskal Herrian grabatu berri duten diskoa aurkezten. Lan honek soberan betetzen ditu erreferentziazko disko bihurtzeko behar diren baldintza guztiak. Zuzeneko lana, oktanaje handikoa, antzinako erara eta musikari mitiko batzuen nortasun paregabearekin, Atlantikoaren alde honetan egindako bluesaren benetako espirituarekin burutua.

 

 

 

Xehetasunak

Data:
8 otsaila
Ordua:
7:00 pm-11:30 pm

Egoitza

Zizurkil, Blues Night
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com