
BALTA BORDOY & THE BAD BOYS Feat. Victor Puertas
15 martxoa|8:00 pm-10:00 pm
Balta Bordoy: gitarra
Victor Puertas: ahotsa eta organoa
Nil Mujal: saxo tenorra
Arnau Juliá: bateria.
Bartzelonako R & B talde sendoa dugu hau, blues elektrikoa, gospela, groove eta jazza uztartzen ditu, erritmo kitzikagarriz eta energiaz beteak eskaintzeko. Ibilbide luzeko lau musikarik osatzen dute taldea, eta orain bat egin dute agertoki gainean ahalik eta gehien gozatzeko eta publikoari errepertorio indartsua oparitzeko. Hiru bakarlariak Victor Puertasen ahots bero eta indartsuarekin txandakatzen dira. Balta Bordoy, Blues eta R & B-n espezializatutako Mallorcako gitarjole aditua ezaguna da sideman bezala egiten duen lanagatik, James Harman, Sax Gordon, Alex Schultz, Keith Dunn edo Barrelhouse Chuck mailako figuren laguntzaile. Hogeita hamar urteko lehian T-Bone Walker, Johnny “Guitar” Watson, Otis Rush edo B.B. Kingen soinuak xurgatu ditu, zenbaitzuk aipatzearren.
Bada puska bat Bartzelonan finkatu dela Lluis Coloma Quartet, Big Dani Perez Quartet, Big Mama Montse Band edo Myriam Swanson & The Rythm Treasures-en proiektu ospetsuetan esku hartuz. Mallorcan, halaber, Los Peligrosos Gentlemen taldearen liderra da.
2018an banda propioa osatzea erabaki zuen Baltak, eta, urte batzuez Victorrekin hainbat formaziotan ibilita, laukote honen ideia sortu zen.
Victor Puertas Bartzelonako harmonizista, abeslari eta pianista ezaguna da, baita nazioartean ere Suitcase Brothers eta bere Víctor Puertas & The Mellow Tones boskotearekin egindako emanaldiak direla medio.
Proiektu honek Puertasen alderik ezezagunena erakusten du organista Hammond B3 batekin eta benetako pioneroen eraginpean: Bill Doggett, Wild Bill Davis, Jimmy Smith edo Jimmy McGriff. Aldi berean, bere esparrua zabaldu du
Blues eta R & B abeslari gisa, Louis Jordan, B.B.King eta Ray Charles bezalako maisuengandik hurrupatzen duen estiloarekin.
Balta Bordoy & The Bad Boys feat
Victor Puertasek Rock My Blues Away disko berria aurkeztuko du, Marc Tenak Feelback Studiok (Bcn) zuzenean grabatua eta Bluz Track diskoetxe frantziarrak argitaratua. Lan honek kritika bikainak ekarri dizkio nazioarteko hedabide espezializatuetan, hala nola Blues Blast Magazine eta Blues Junction (AEB), Soulbag Magazine (Frantzia) eta La Hora del Blues (Espainia). Blues Junction aldizkariak aurtengo 10 disko onenen artean hautatu du.
