
Mikel Urretagoiena Trio
22 ekaina|1:30 pm-3:30 pm
Mikel Urretagoiena Ordiziako bateria-jotzaileak Denbora aurkeztuko digu, bere lehen bakarkako lana, non konpositore eta moldatzaile gisa duen alderdia erakusten duen. Musikenen goi mailako ikasketak amaituta, Holandara joan zen Jazz Bateria Masterra egitera. Gainera, bost hilabete eman zituen New Yorken mundu mailako musikariengandik ikasten.
Pianoa: Xan Campos
Baxu elektrikoa: Dani Pozo
Bateria: Mikel Urretagoiena
