
Eraman bidaian hire ontzi birakarian
Eraman bidaian hire ontzi birakarian 1965-1966 BOB DYLAN KANTUAK
1996an Ingalaterrako The White Swan Pub-ean bere lehen kontzertuak ematen hasi zen Markos Untzeta eibartarra, eta 2002an bere estreinako diskoa plazaratu zuenetik folk-pop-country trobadore klasikoen itzal eta mirespenean landu du bere ibilbide xume bezain arretatsu, fin eta zintzoa. Ahots hareatsu, sakon nahastezin horretaz baliaturik eta inoiz ez abestien gaineko protagonismo hutsalik hartu gabe, irrikaz itxoin ditugu disko berri bakoitzean kontatzen dizkigun historia hunkigarriak.
Berezia da hala ere bere lan berria. Ibilbide luze horren zirkulu itxiera pozgarri baten modura deskribatu izan du Markosek berriki eta erabat asmatuz gainera. Karrera artistiko oso bati zentzua ematen dion une magiko bat, agian. Hala sentitu baitzen Xabier Payak, Markosek The White Swanen egun urrunetatik beti hain mirestua duen Bob Dylanen ehun kantu euskarara ekarri zituela jakin zuenean, eta berehala bere kuttunenak grabatzen haseko erabakia hartu zuen.
Pixkanaka eta momentuz, digitalki soilik aterako ditu abestiak, eta bigarren saio honetan beste 3 dira aukeratutako doinu dylaniar hilezkorrak.
Jatorrizko abestiekiko bertsio formalki apurtzaileak direnik ez dago esaterik. Ez da hori asmoa ezta gakoa ere. Markosek Dylanen abesti hauekiko maitasun sakon eta egiazkoan datza bilduma honen lilura. Egiazkoa, ederrena. Erabat ezagunak zaizkigunei ere, estreinako aldiz entzuten ari garela sentiarazteko gai dira. Iradokitzen dituzten irudiak Dulutheko aztiaz maitemindu ginen une horretakoak bezain biziak zaizkigu berriz ere. Eta hori altxor bat da. Bai ingeleraz, bai, eta agian gehiago ere, euskaraz.
Bob Dylan-en kantuen egokitzapenaren bigarren atala. Oraingoan Falcone gitarrajolea lagun.
3 kantu:
Pandero gizona:
Etsipen kalea
Harrapatuta Mobilen (Menphiseko bluesarekin)
DENBORA ERO, JENDE ARIN

