
K´TAM
2 uztaila|9:00 pm-11:30 pm
Zabaldu leihoak alderik alde eta entzun lurraren taupadak. Jazmin eta espezien usainak, pultsu urrun batek usainez jotzen du egunsentiko musika. Mendafin eta erromero zaporeko erritmoak, eta konpasa, mundu osoan entzuteko une bat.
K’tam jatorri desberdineko eta ibilbide luzeko lau musikari bikainek osatzen dute, eta soinu sentimen desberdinak biltzeko diseinatutako sormen espazio batean elkartzen dira, izaera eklektiko eta sofistikatu nabarmenarekin. Jatorri afrikarreko eta latinoko erritmoak maisuki uztartzen dituen proiektua dugu, jazz garaikidearen eta flamenkoaren fusio premisen pean.

Beste batetik, Adrian Royo pianojole, ekoizle, moldatzaile eta konpositore mirandarrak ibilbide emankorra eta aintzat oso hartua izateaz beste hainbat proiektu eta artistarekin batera de egile, ekoizle edo moldatzaile, eta bere ibilbidea koroatu du Pangea izeneko lehen disko ospetsu eta sarituaren edizioarekin.
Halaberean, Javier Rodriguezek ibilbide luzea du baxu jotzaile, kontrabaxu jotzaile, moldatzaile eta konpositore gisa. Musika estilo eta joera ugaritan ibili da, artista desberdinekin lankidetzan eta saio musikari gisa ibilbide sendoa gauzatuz Barbara Mason, Lenny Williams, Dan Penn edo Betty Lavette bezalako izenekin batera.
Azkenik, Alvaro Lopez flamenkoan espezializatutako sona handiko perkusionista dugu. Bartzelonako eszenako oso musikari aktiboa eta erreferentea izanik, hainbat ikuskizunetan hartu parte, hala nola Bartzelona eta Flamenkoan, Antonio Canales, Jorge Pardo, Juan Gomez Chicuelo edo Tati Amaya bezalako artistekin.
Argi Mosaikoa disko dinamikoa da, sentikortasunez betea, eta soinu esentzia ugariz betetako mundura dago so, ekoizpen bikainak zein instrumentu manufaktura nabarmen eta originalak bermatuta.
Fredy Pelaezek Beasaingo Pottoko estudioetan egindako grabaketa eta batuketak, K’tam estiloaren izaera moldakor eta irekia ezin hobeto definitzen dituzte. Zubi kultural honek zortzi konposizio propio ditu, Otros Aires edo Ruta de la plata bezalako gaien espiritu argitsu eta mestizoan barrena doazela, eta SCL-MIR-BCNn Brasilgo erritmoen jazz satinatuan barrena bidaia liluragarri bat egitera gonbidatzen gaitu, buleriatan zehar Volando oroigarria oparitzeko.

Zabaldu begiak alderik alde eta ikus kolorezko mosaikoa.entzun lurraren taupadak. Egunsentiko musika jazmin eta espezien usainak pultsu urrun batek usainez jotzen du . Mendafin eta erromero zaporeko erritmoak, eta konpasa, mundu osoan entzuteko une bat.
Zabaldu begiak alderik alde, begiratu kolorezko mosaikoari. Musika, egunsentian, jazmin eta erromeroaren esentziaz erritmo urrun batean taupaka. Konpasa, mundu osoan entzutera deitutako lurraren pultsua.
K’TaM munduko musiketan hain funtsezkoa den perkusioaren soinu dardarti eta erritmikoa gogorarazten duen onomatopeia da. Jazzaren askatasunarekin eta inprobisazioarekin topo egiten duten erritmo afrikar, latino eta flamenkoen bihotz taupaden fusioa irudikatzen du. Musika bidaia baten esentzia jasotzen duen soinu adierazpena da, non danbor edo kaxa kolpe bakoitza batu egiten den armonia konplexuekin eta jazzaren akorde isurkor, zubi bat sortuz genero eta kulturen artean.

