
- ekitaldia hau amaitu da.
Amparo Sanchez
30 ekaina|10:00 pm-11:30 pm
Amparo Sanchezek Ritual Sonoro disko berria aurkeztuko du, Amparanoia taldeko abeslari eta liderraren bakarkako bosgarren emana, bere alderdi intimo, espiritual eta pertsonalenean.
Raly Barrionuevo folklore artista argentinarra eta Willy Fuego abeslari eta ekoizle katalana laguntzaile dituela, gitarrak eta ahotsak formatu akustikoan errepasatzen dituzte andaluziar artistaren abesti batzuk, bertsio eta kantu originalak son, bolero, chacarera, tex mex eta reggae gakoan.
Amparo Sanchez Alcalá la Realen (Jaén) jaio zen (1969). Familia Granadara aldatu zen bi urte zituela. Nerabe zela eman zituen lehen urratsak musikan Correcaminos, La Blues Band de Granada eta Amparo & The Gang taldeetan. Hurrengo geldialdia Madril izan zen, han Lavapies eta Malasañako taberna eta klubetan ibili zen gitarrarekin. 1996an Espainiako musika-eszenan Amparanoia bezala agertu zen, eta harrezkero fusio eta mestizozko musikan aitzindaritzat hartu zuten: zortzi album editatu, Europa eta Latinoamerika osoan zehar ibili, nazioarteko artistarik eskatuena eta mugimendu honen erreferentea bihurturik.
Amparanoiaren etapa hau amaitu ondoren, Amparo Sanchez bezala agertu zen berriro 2009an, Arizona eta Kubaren artean Calexico-rekin batera grabatutako bere bakarkako lehen albumarekin. Album intimo eta oso pertsonala, eta ondoren bigarren lan bat, Alma de Cantaora 2012an, La Abuela Margarita, Bebe, How Gelb, Muerdo, Ariana Puello eta Depedroren kolaborazioekin, besteak beste. 2014an trilogia amaitu zuen Espiritu del Sol-ekin, berriro Tucsonen grabatua Calexicorekin, bidaia honetako lankide.
Hainbat sari jaso ditu, Europako Talderik Onenarena BBC Music Awards-en, 2005ean; Nazioarteko Artista Onenarena Kuba Diskon 2009an; Meridiana Sariak 2016an genero-berdintasunaren defentsa aitortzeko; eta Soinu Banda Onenarena Emakume Aurrerakoien Federazioarena, 2018an. Amparo Sanchezek , bere lehen liburu autobiografikoa argitaratu zuen 2014an, La Niña y el Lobo, indarkeria matxista gainditzearen istorioa, hirugarren edizioa argitaratzear dagoela.
Amparanoia elkartu zuen berriro 2017an, El Poder de Machin lanaren hogeigarren urteurrena ospatzeko, eta El Coro de mi Gente diskoa argitaratu zuen. Bertan, hamabost artista ezagunek errepertorioa eguneratu zuten beren diskografiako kantu klasikoak bertsionatuz (Fito, Manu Chao, Macaco, LaMari, Mimi Maura edo Aterciopelados, besteak beste). Eta, gaur egun, nazioarteko biraren hirugarren urtea Mamita Recordsen zuzendaritzapean egiten duen lanarekin uztartzen du, beste proiektu batzuen zuzendari, artista eta ekoizle gisa.
Amparo Sanchez bi seme-alabaren ama da: abeslaria, musikaria, konpositorea, ekoizlea eta idazlea, emakume indartsu eta nekagaitza, musika aktibista, beti eredua izan dena giza eskubideen aldeko borrokan, bereziki emakumeenak.
Amparo Sanchez inoiz baino intimoagoa, hurbilagoa, beroagoa, ahizpagoa eta kantariagoa.
