ERROMINTXELAK: kantua, swing, gipsy

1 iraila, 2025

Oihartzun urrun bat iritsi zaigu gaur, noiz alaitzeko noiz zorabiatzeko, noiz patxadakoa noiz emoziokoa, soinu berritsua baina halako nostalgiaz bustia: beste nonbaiteko, beste garai bateko musika. Abisatu gabe etorri zitzaigun zer izan ginen eta zer garen gogorarazteko. Sotila eta itxaropentsua, ezaguna oso, urrutiko leku baten oihartzuna herri honen hizkuntzan.

Erromintxelak 2021ean  sortu zen Arrasaten Swing musikaren tradizioa eta euskarazko poesia uztartzera determinatutako musikari talde nabarmen baten bileraren ondoren, betidaniko musika horren espiritua berreskuratuz ama hizkuntzan interpretatzeko.

ZUZENEAN : Hilaren 8an ELORRIO jaietan eta 12an GETXO Folk jaialdia

Lau urte eskasetan izugarrizko bilakaera izan du Jon Garciak (De Val, Tatta-Denso) ahots eta gitarrarekin, Iñigo Zubizarretak (Soziedad Alkoholica, Governors, Tako) manux gitarrarekin, Jokin Vitoriak (Los Galerna, Ze Esatek!, Arima Soul) bateriarekin, asanboardekin eta perkusioarekin, Aitor Morenok (EIJO, Spolem Girls, Los Galerna) kontrabaxuarekin, Daniel Apodakak biolinarekin eta Andoni Aizpuruk (Crazy Jazzers eta Div@s of Soul) saxo tenorrarekin osatutako taldeak.

2023an txalo beroak jaso zituen lehen bideokliparekin batera Esperoan izeneko lehen singlea argitaratuz, sarituak izanik Huhezinema (publikoaren saria bideoklip onenari) eta Hiriko Soinuak lehiaketetan(euskarazko artistarik onena). Zuzeneko zoragarri batek Gipuzkoako hainbat gune eta jaialditan parte hartzeko aukera eman die: Kutxa Fundazioa Kluba, Glad Is The Day (Donostia), Pasaia Itsas Festibala, San Agustin Kulturgunea (Azpeitia)… Swing testuinguruko proposamen interesgarrienetako bat izateaz gain, lan honen edizioarekin bat eginez generoaren barruko sentsazio berri gisa goratzen ditu egin duten ibilbideak.

Nork Erran Eni Mungiako Gaua estudioetan grabatu du Asier Zubelzuk. Aurretik Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazok grabatutako bi zatiki ditu lan honek (Nork Erran Eni eta  Esperoan). Swing bezalako musikaren soinu filosofia ezin hobeto islatzen duen diskoa da, soinu akustikoa, organikoa, baina batez ere originala proposamenean, tradizioaren oinordeko duina, euskaraz interpretatua izatearen balio erantsiarekin.

Erromintxelak taldeak zuzeneko talde gisa duen ospe onari ohore egiten dio, eta bere lehen diskoa osatzen duten pieza guztien jai kutsua ospatzeko eskatzen digu. Jon Miranderen hitzekin eta Irati Bilbao jazz abeslari ezagunaren lan bikainarekin Nork Erran Eni Swingean barrena bidaia egitera gonbidatzen gaitu talde gipuzkoarrak, Ituntasun piezan Cole Porter edo Duke Ellingtonen espiritua gogora ekarriz, hau ere Jon Miranderen letrarekin. Egia da Jon Garcia del Valek (gai guztien moldatzailea), Aitor Morenok eta gainerako taldekideek osatzen dutela nagusiki konposizio musikala, baina arauaren salbuespena Oies Errondan Dabil kanta tradizionala da, Mikel Laboak Erromintxelak lanaren ikuspegi bereziaz ezagun egin zuen harekin. Pako Aristik Erabaki kosmopolitaren letra dakar, eta Leire Etxezarretak (Neomak) Luigi Anselmik Gehienetan Urrun-en idatzitako letrari bigarren ahotsa ematen dio, Jon Garciari Zapping Zalearena hunkigarrian Xabier Montoiaren testuarekin laguntzeko New Orleanseko kalejira duinean. Bandak bere alderik kaletarrena eta coolena erakusten du Heriotzaren Andere-n, Esperoan-en dinamikan Cab Callowayren espiritua biziberrituz Martin Bidaurre-ren poema batean inspiratuta.

Erromintxelak zera da, hemengo eta oraingo musika, soinu kaletar dotore eta bizidunak garai bateko zapore apur batekin, presarik eta premiarik ez zegoen garaikoa.  Itsasoaren bestaldetik heldutako oihartzuna bailitzan, Nork Erran Eni-k ospakizunetara deitzen gaitu nor garen gogoratuz, gure herriaren hizkuntzan kantatutako oihartzun sotil eta itxaropentsua.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com