
Markos Untzeta & Bihotz Taupakariak
19 iraila|7:30 pm-10:30 pm
Ostiral honetan, irailak 19a, Markos Untzeta & Bihotz taupakariak Mutrikuko Flixgainen arituko dira arratsaldeko 19:30ean. Walter Tuzzeo gure aurreko baxu-jotzailearen heriotza tristearen ondoren sortutako proiektu berriaren bigarren kontzertua da hau. Gari Araolazak hartu du lekukoa. Iñaki Ortegak baterian eta Giovanni Zanonek gitarra elektrikoan osatzen dute laukote elektriko formatuan berpizten den talde berria, energia berrituekin. Zuzeneko abestien zerrendan bere errepertorioko abesti klasikoak eta Creedence Clearwater Revival, The Band eta Bob Dylanen bertsioak tartekatzen dira.
