Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Martha Fields Band

12 urria|7:00 pm-10:30 pm

Musikaren zainak odolean dituela jaioa, Martha Fields Kentucky eta Mendebaldeko Virginiaren ekialdeko muinoetan errotutako apalatxe musikarien leinu luze batetik dator. Texasko aitaren eragina eta amaren apatxe sustraiak batzen ditu generoen fusio liluragarrian. Gitarrista autodidakta, adin goiztiarrean hasi zen abestiak konposatzen eta Ricky Lee Skaggs eta Merle Travis bezalako country mitoekin partekatu ditu jokalekuak. «Nashvilleko taberna batean topo egitea amesten duzun banda. Eta country musikak indarra galdu zuela uste zenuenean,  Tennessee Three taldearen buru zen Lucinda Williamsen countryaren antzeko soinuarekin  harrotu ditu hautsak Martha Fieldsek garai bateko musikari bultzada handi bat emanez». (A. Harrison, Maverick eta No Depression).

Texasko trobalari honek country, folk, blue grass eta rock&rollaren ehun urteko historia gauzatzen du  benetakotasun eta zintzotasun espiritu nabarian.

Taldea Europan zehar ibili da, Erresuma Batutik abiatuta Frantzia, Espainia, Herbehereak, Belgika, Italia, Suitza eta Lituaniaraino. Kontinente zaharreko country amerikarren jaialdi eta agertoki ospetsuenetan jo du.

Martha Fields (ahotsa, konpositorea, gitarra akustikoa), Manu Bertrand (dobroa, banjoa, lap steela, mandolina, pedal steela), Olivier Leclerc (biolina) Urbain Lambert (gitarra elektrikoa), Serge Samyn (kontrabaxua) eta Denis Bielsa (bateria).

 

Xehetasunak

Data:
12 urria
Ordua:
7:00 pm-10:30 pm

Egoitza

Eibar, Coliseo antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com