[ARGAZKI GALERIA] TWANGUERO ERMUAN

7 urria, 2025

Urriaren lehen larunbatean hasi zen Jazz-Blues denboraldia Ermuan. Eta ez edozien modutan. Luxuzko hitzordua izan genuen El Twanguero gitarra jotzailearekin. Californiara bueltatu baino lehen eskaini zuen azken kontzertua. Berak egin zuen emanaldiaren lehen partea akustikoarekin eta kontakizunekin. Ondoren, Los Coronas eta Sex Museum taldeetako base erritmikoa igo ziren tranpaldora eta Lobianoko aretoa -jendez beteta- jaia bihurtu zen. Besteak beste Perez Prado, Santana, Paco de Luciaren doinuak entzuteko parada izan genuen. Musikariek geratu gabe izerdiz betetako ordu terdi luze eskaini zuten, guztion gozamenerako. Goian eta behean. Zortedunak gu.

 

Hurrengo hilean Frantziatik etorriko zaigu taldea: THE BIG MARTEEN´S Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak
tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com