
THE BIG MARTEEN´S
15 azaroa|8:00 pm-10:30 pm
Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugari.
Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Abesti propioek eta rhythm and bluesaren bertsio handiek osatutako errepertorioa. Mugitzera eragiten dizun talde bikaina. Swing, Rhythm & Blues eta Rock & Roll antzinakoenaren uretan murgiltzen zaigu banda hau. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan.
The Big Marteen’s dira: Vince Bassou: Ahots nagusia, gitarra, harp Remi Peleyras: Kontrabaxua Simon Laurent: Bateria Hugues Lehembre: Saxofoi baritonoa, Richard Altier: Saxofoi tenorra Auguste Caron: pianoa
