Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

The 44 Dealers

20 abendua|8:00 pm-10:00 pm

Old Dogs & Young Blood, alegia, Zakur Zaharrak eta Odol Gaztea: hitz egokiak musikari beteranoek eta esperantza gazteren batek osatutako banda hau definitzeko. Taldeko kideek hogei urte baino gehiago daramatzate agertokietan bluesarekin lanean. Era berean, blues talde handienekin agertokiak partekatzeko aukera izan dute estatuan zehar.

The 44 Dealers Madrilen jaio zen, 2008ko erdialdean, Special 20ren pareko proiektu gisa, eta formazioan hainbat aldaketa egin ondoren taldea aitzakia nagusia bilakatu da bihurrikeriak egiten  jarraitzeko, azken urtean zirkuituaren barruan proposamenik tinko  eta sendoenetakoa izan dugu, Muddy Waters, Little Walter, Freddy King, Magic Sam, Elmore James, Junior Wells, Howlin “Wolf, Robert Nighthawk, Otis Rush, Jimmy Rogers maisu zaharren lekukoa berriz hartzeko ilusioarekin.

The 44 Dealers taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.

Madrilen sortu zenetik hiru lan diskografiko, «Welcome To The Big Greasy Blues Sound» (2009), «Got a Better Deal? (2013), «A little cookin “from the Big Chief» (2016), eta ehunka jarduera penintsulan zehar. Gaur egun proiektu goseti bat ari dira prestatzen.

Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori.

 

The 44 Dealers taldea artista hauek osatzen dute: Juanma Montero (ahotsa eta gitarra), Fernando Jimenez (harmonika), Roman Mateo (gitarra), Diego de la Torre (baxua), Pascu Monge (bateria).

Xehetasunak

Data:
20 abendua
Ordua:
8:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Ermua, Lobiano kulturgunea
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com