
THE BO DEREK´S
14 abendua|7:00 pm-10:00 pm
Oscar Avendañok (Siniestro Total taldeko baxujolea, bakarkako ibilbide bikaina), Jorge Lorrek eta Rufus El Guarrok (Deadwood, Los Wavy Gravies, Family Folks eta abar luze bat) osatutako taldea dugu hauxe.
Hirukote honek izenean dakarren adarjotzea alde batera utzita, errepertorioa rock&roll biluziaren erakustaldi bikaina da, gehigarririk gabea, mando egin arte dantzatzekoa. Rock&roll sotila, ultra-disfrutatzekoa dugu berauena.
Zenbaitetan, ustezko modernitate edo sofistikazio batean abiatuta, desbideratu egiten gara kantutik, kantuak garrantzirik ez baleuka bezala. Beharrik hori ez da hemengo honetan gertatzen, kantuak baitira protagonista. Baxu, gitarra, bateria eta ahots egituraz armaturik, ereserkiak agertzen dira. Erritmo, gako, riff eta letren arteko konposizioak, autobiografikoak, katea eteten diguten gau zital horiei egindako omenaldiak edo itxura garbi eta gogorreko bizitza batzuen hustasunari erantsitako gezur zaparrada hori, hori guztia klasikoen bertsio zoragarriekin osatuz.
Uste ustelik gabeko abestiak, grinaz sortuak eta erraietatik kantatuak. Ez dago besterik. Handiek bakarrik dakiten bezala, asko lortzen dute apurtxo batekin. Old School R&R leloa gutxitan izan da egiazkoagoa.
Eraginak, rhythm and bluesaren izen ukaezinen artean dauzkagu: Bo Didley, Feelgood doktorea, Little Richard, The Bishops, The Devil Dogs edo The Fleshtones, eta baita penintsulako Mermelada mitikoa ere.
Rias Baixas jatorri izendapena daukan power hirukotea The Bo Derek’s hau, aipaturiko banden oinordeko duina baino areago da beraiekin bat egiten duen taldea. Eragin ospetsu horien guztien mailan dago errepertorio propio sendo bat zipriztinka. Alegia, musika jatorra.
The Bo Derek’sek aurten argitaratu dute azken LPa, aurrekoak bezala hedabideek eta publikoak aho batez aupatua, inguruan ditugun modernia arintxo guztiak bazterrean uzteko gogoz, eta gaizkile hauek energiaz eta maisutasunez fakturatzen duten Old school rock&rollean murgiltzeko irrika.
Aldi horretan Paris-Dakar delakoak baino kilometro gehiago egin dituzte aretoetan eta jaialdietan, bidean topatzeko parada izan duten ikuslentzuleria leher eginda eta euforiaz betea utziz. Eta taldeak sasoian jarraitzen du, kontzertu bakoitzean frogatzen duen bezala.
