Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

EDER PORTOLÉS

20 azaroa|8:00 pm-11:00 pm

Eder Portolés euskal kantariaren lehen diskoa e-motion, Oiartzungo (Gipuzkoa) Meca Studiosen grabatu zuen Mikel Ezeizak, eta Kike Mora musikari, konpositore eta ekoizleak bateratu eta masterizatu zuen. Musikeneko baxu elektrikoan lizentziaduna da Kike, eta hogeita hamar bat grabaziotan  eman du esku, bere diskografiaz gain. Kepa Junkeraren K diskoan aritu zen, Folk Album Onenari Grammy Latinoa eman zioten hartan.

Argi eta garbi organikoa den sentimendua ematen dio diskoari eskola zaharreko zuzeneko soinuak, hein handi batean Alain Concepcion abeslari, konpositore eta ekoizlearen lan bikainari esker. Disko honetan esku eman duten artisten urrezerrenda –arestian aipatu ditugun Kike Mora eta Alain Concepcion batxu elektriko, piano eta sintetizagailuan– Carlos Velasco  bizkaitarraren kitarraz osatzen da. Puntako musikaria dugu agertokian, ezin konta ahala artista eta proiekturekin kolaboratu du urte hauetan, Alejandro Sanz, Mocedades eta Armando Manzanerorekin esate baterako. Bestalde, Jose Gallardo saxofoi altuak hainbat estilo eta joera aztertu dituen musikaria dugu, jazz azidoa, soula eta jazzetik boogaloora, Acid Gazz, Ortophonk eta Organiks talde gipuzkoarraren proiektuetan. Zerrenda ixteko, Ander Zulaika bateria gipuzkoarrak hainbat artistekin kolaboratu du, besteak beste Mikel Artieda, Olatz Salvador eta Eñaut Elorrietarekin.

E- Motionen aitzin eta aurrerapen gisa single bat argitaratu zuen, Lovely girl eta Deeply, benetako bitxiak bata zein bestea, ikusmin handia piztu zutenak. Emaitza horrek, Portugaleteko abeslariaren proiekzio geldiezina lortzeaz gain, inflexio-puntu bat suposatzen du artista oso eta polifazetiko bezala definitu ahal dezagun, kausa feministarekiko konpromiso sendoarekin eta denboran zehar –abeslari gisa Eder Portoles & Trilogy, Miss Blue, Alain Concepcion & the Soulmen edo Stereo Starband estiloko proiektuetan– bere alderdi ugariez irakaskuntzan, antzerkian, dantzaren esparruan, bokal coach gisa, Polaritateko terapeuta gisa edo irratiaren programaren zuzendari eta aurkezle gisa.

Berezko konposizioen bilduma dotore eta dinamiko batetik haratago, egilearen nortasuna, sentsibilitatea eta ahots paregabea aurkituko ditugu E-Motionen. Ezaugarri horiek, funtsean, soularen eta poparen inguruan mugitzen dira  atzealdeko oihal gisa jazzez eta Lovely girl abesti hunkigarrietan edo Deeply dantzagarrian nabarmentzen diren beste hainbat eraginez zipriztinduta, Sade edo Erykah Baduren antzeko abeslarien tradiziorik onenean. Jai giroa eta disko musikaren eta bluesaren oroitzapenak uztartzen dituen diskoa da, besteak beste, Gladys Knight & The Pips, I ‘ve got to use my imagination, Badakit bezalako abestietan sentsibilitate dosi handiekin kontraste gisa, euskaraz interpretatua da, eta Donny Lopez musikari eta ekoizle gazte bezain bertutetsuaren laguntza duena: Musikenen lizentziaduna eta Rice & Groove bandarekin Enlace Funk sarietan saritua, gaur egun Donny’ s Black Shoes proiektuaren buru delarik. Ederrek gaztelaniaz Luz de luna idatzi zuen, R & B, Jazz eta Funken oroitzapen argiekin, eta Aretha Franklin betiereko eta atsekabetuaren A natural woman birsortze bikainarekin amaitu zuen.

Kamaleontsu eta moldakor, Eder Portolések martxan jarri du E-Motion izeneko lehen lan bikain hau. Mugimendu zehatz eta kontziente bat, dardaratzeko eta dardararazteko asmo bakarrari jarraitzen dioten horietako bat, emozioz egina, hunkitzeko duen gaitasuna ondo baino hobeto ezagutzen duena.

 

Xehetasunak

Data:
20 azaroa
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Bilbao, Bilborock
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com