WHIPLASH -odola, izerdia eta malkoak- Soraluzen

17 azaroa, 2025

BLUES HOTSAK jaialdia

www.blueshotsak.eus 

Whiplash 2014ko Damien Chazelle estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako film independiente bat da. Miles Teller, J. K. Simmons eta Paul Reiser aktoreek antzeztu zuten.

Andrew Neiman (Miles Teller) jazz bateriajole gazte eta bikaina New York hiriko Shaffer musika eskolan izen eman berri du. Bertan, Andrewk lehia bizia topatuko du, eta musikari izateko bere ametsak Terence Fletcher (J. K. Simmons) orkestra zuzendari perfekzionista eta neurriz gainekoaren tutoretzapean egongo dira, bere ikaslearengandik onena ateratzeko asmoz ezerren aurrean geldituko ez den irakaslea.

87. Oscar Sarien ekitaldian hiru sari irabazi zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria (Tom Cross), Soinu onenaren Oscar Saria (Craig Mann, Ben Wilkins eta Thomas Curley) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (J. K. Simmons). Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Damien Chazelle) eta Film onenaren Oscar Sariaren (Jason Blum, Helen Estabrook eta David Lancaster) izendapenak jaso zituen

2014ko urtarrilaren 16an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com