JOAN PAU CUMELLAS & TÓFOL MARTINEZ
23 azaroa|1:00 pm-3:00 pm
blues hotsak 2025
Kataluniako bluesaren eszenako bi txapeldunez osatutako bikotea. Estatu mailako Blues Challengeko taldearekin irabazle eta Kroaziako European 2025 jaialdian parte hartzaile, disko ugari grabatu dituzte eta Europako jaialdi nagusietan aritu dira. Gitar eta harmonika hemen daude sustraiko bluesarekiko pasioa erakusten Louisanako zingira aireaz, shuffle erritmoz eta boogie ukituz abesten. Jimmy Reed edo B.B.King-en kantu klasikoetatik hasi eta Starting Over (Never too late) diskoko pieza originaletaraino.
Tofol eta Joan Pau erreferenteak dira beren instrumentuetan. Askotariko ekoizpen musikalak lantzen dituzte bluesaren eremuan, baina baita jazza, rocka edo countrya bezalako estiloetan ere. Bestetik, lehen mailako artista batzuen laguntzaile dira, eta era guztietako musika ekoizpenetan jardun dute, hala nola publizitatean eta soinu bandetan. Irakaskuntzan ematen dute denboraren zati bat, eta leku guztietako ikasleak erakartzen dituzte.
Blues, rock, folk eta countryan gehien erabiltzen diren harmonika diatonikoetan hasten dira ikasleak harmonika ikastaroan.
