Fairground Ballads

10 

Lan honi zuzeneko musikaren nolakotasuna emanez, Pontedevako Escusalla Sonora estudioetan grabatu eta Javier Vicalok ekoitzia, Fairground Ballads hau eduki emozional eta intimo handia erakusten du osatzen duten jatorrizko zortzi konposizioen bidez. Folk, irlandar musika, country edo blues bezalako estilo eta eraginak elkartzen diren lekua da egilearen zigiluarekin eta musika iparramerikarraren tradiziorik distiratsuen eta heterodoxoenean.

Santa Rosalia’s Twilight mugako temak eta hautsez betetako Black over blue bezalako abestiak lan honetan aurkituko ditugun bitxi txikien bilduma oso baten aurrekari dira. Galiziar egileak bakardadearen eta malenkoniaren istorioak kontatzen ditu, Springsteen akustikoenaren eta Dylanen erdibidean, No Name Man gisako abestietan Five dynamite blocks-en country folk aireetatik pasatuz eta Moon-en kitar paisaia zoragarriak oparituz.

Bata-bestetu ezin den bandaren eragin pean R & B-ren halako itxura batez entzuten da Tuesday Night, Needle-ren malenkonia delikatuak oreka perfektua mantentzen duen bitartean bere harmonien argitasun eta edertasunarekin kontraste lanean. Moldesek berak bakarka interpretatutako Fairground Ballad minimalista eta intimoarekin amatatzen da lan hau.

Fairground Ballads garai bateko memoria da, eta musika amerikarraren, folkaren, countryaren eta bluesaren trazu bikainez egina dago mundualde honetan. Metafora malenkoniatsu eta ederra, Miguel Moldesen mailako artista baten benetako izaera azalaraztezko.

 

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com