Iosu Izaguirre Sextet
30 azaroa|1:00 pm-3:00 pm
Iosu Izaguirre, hamabost urteko mutikoa zela hasi zen baxu elektrikoarekin, Ska eta rock taldeetan eta berehala jazzaren dei indartsua sentitu kontrabaxuaren teknika ikasi eta jotzen hasi zen. Bartzelona aldean Victor de Diego, Gorka Benitez, Alejandro Di Costanzo, Alejandro Mingot eta Teresa Zabalza pianistarekin aritu zen urte batzuz eta Gasteizera itzultzean Mikel Urdangarin kantautorearen eta Bingen Mendizabal konpositorearen zenbait proiektutan hartu zuen esku, baita Iñaki Salvador pianistarekin eta Hertzainak taldeko Gariren disko ekoizpenean eta birako musika zuzendari modura aritu ere. Eta hori gutxi balitz, Ruper Ordorika edo Mikel Laboaren ondoan aritu izanda ere bere ibilbide oparo eta anitz horretan. Eskarmentu, esperientzia eta jakituri handiko musikaria, eta zergatik ez? Gure “Mingus txikia” ere.
Abentura honetarako fitxatu dituen musikariak ez dira nolanahikoak. Bertan, Ruben Salvador (tronpeta), Pablo Ramos (saxo altua), Asier Iturbe (tronboia), Koldo Uriarte (pianoa), Aitor Bravo (bateria). Iosu Izaguirre berak konposatutako 7 doinuk osatzen dute ILUSIO bere bigarren diskoa aurten Vital Fundazioaren Araba Aretoan grabatua.
