Eder Portolés
4 abendua|1:00 pm-3:00 pm
Eder Portolés euskal kantariaren lehen diskoa E-Motion, Oiartzungo (Gipuzkoa) Meca Studiosen grabatu zuen Mikel Ezeizak, eta Kike Mora musikari, konpositore eta ekoizleak bateratu eta masterizatu zuen. Musikeneko baxu elektrikoan lizentziaduna da Kike, eta hogeita hamar bat grabaziotan eman du esku, bere diskografiaz gain. Kepa Junkeraren K diskoan aritu zen, Folk Album Onenari Grammy Latinoa eman zioten hartan.
Argi eta garbi organikoa den sentimendua ematen dio diskoari eskola zaharreko zuzeneko soinuak, hein handi batean Alain Concepcion abeslari, konpositore eta ekoizlearen lan bikainari esker. Disko honetan esku eman duten artisten urrezerrenda –arestian aipatu ditugun Kike Mora eta Alain Concepcion batxu elektriko, piano eta sintetizagailuan– Carlos Velasco bizkaitarraren kitarraz osatzen da. Puntako musikaria dugu agertokian, ezin konta ahala artista eta proiekturekin kolaboratu du urte hauetan, Alejandro Sanz, Mocedades eta Armando Manzanerorekin esate baterako. Bestalde, Jose Gallardo saxofoi altuak hainbat estilo eta joera aztertu dituen musikaria dugu, jazz azidoa, soula eta jazzetik boogaloora, Acid Gazz, Ortophonk eta Organiks talde gipuzkoarraren proiektuetan. Zerrenda ixteko, Ander Zulaika bateria gipuzkoarrak hainbat artistekin kolaboratu du, besteak beste Mikel Artieda, Olatz Salvador eta Eñaut Elorrietarekin.
