Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Rafa Aceves Trio

28 azaroa|8:00 pm-11:30 pm

Rafa Aceves: piano
Marcelo Escrich: kontrabaxua
Unai Olabarri: bateria

Hitzik gabe, oraindik zehazteke dagoen hizkeran, une bakar eta errepikaezin bat agertzen da emeki. Nota distiratsua une zehatzean, leku zehatzean. Milioika aukeren arteko aukera bat, egiazki, badenaren esentzia bera da. Harrigarrizkoa agerian uzten duen ausazko distira iheskorra.

Rafa Aceves pianista bilbotarra eskarmentu handiko musikaria dugu, 1992an

hasi zen bere ibilbide profesionala. Prestakuntza autodidaktikoa izanik ere, Musike-

nen lizentziatu zen piano-jazz interpretazioaren alorrean. Musikagilea, moldatzailea

eta saio-musikaria denez lan ugari egin du soinu banda, dokumental eta telebista-

rako. Txuma Murugarren, Petti,  Doctor Deseo, Atom Rhumba eta Mamba

beat artistekin lankidetzan aritu da luzez, eta Cristina Narea abeslari eta konposito-

re txiletarraren laguntzaila izan da Viento Sur proiektuan.

Emeki hau Fredi Pelaezek grabatu eta bateratu zuen Beasaingo Pottoko estu-

dioetan, Rafa Aceves trioren lehen lan hau Rafa Aceves bera izan du pianoan, ezin-

besteko beste bi musikarirekin batera, Marcelo Escrich kontrabaxuan eta Hilario

Rodeiro baterian. Alde batetik, Marcelo Escrich kontrabaxujole argentinarrak etenik

gabeko ibilbide oparoa du, hainbat proiektutan hartu du esku eta gaur egun esze-

nako musikaririk eskatuenetako bat da. Bere nondik norakoa ederki adierazten

dute Javier Lopez Jasorekin batera Pagoda eta Aporia txalotutako bezalako lanek,

Javier Lopez Jasorekin batera, eta hamar urte geroago Miguel Salvadorrekin. Be-

stalde, Hilario Rodeiro konpositore, ekoizle eta bateriajole galiziarrak, Pamplona

Jazz Orquesta, R.S. Faktor edo CiTriC proiektuetan parte hartzeaz gain, Transoceá-

nica, Respira, Cosmic Latte edo Lila no Ceo mailako diskoak egin izanaren bermea

  1. Lan onenaren BBK Saria (R.S. Faktor), Bartzelonako V. Jazz Lehiaketa (Citric) edo

Musikaren Akademia (Mama Cabra) sariekin koroatutako ibilbide ospetsua dauka.

Emeki ekoizpen bikaina izateaz gain, berezkotasun eta freskotasun hutseko ari-

keta da. Disko zintzoa, momentuaren birsorkuntza beste artifiziorik gabe, jazz do-

torezia hutsaren ildoan. Nortasun propioa bilatzearen inguruko lana. Sotil, premisa

sendoetatik abiatzen da eta inprobisazioaren bidez une errepikaezin horrekin bat

egitea proposatzen digu. Whisper not, adibidez, Benny Golson saxofoijole, konpo-

sitore eta moldatzaile iparramerikarraren konposizioak, adibidez Biil Evansek eta

Miles Davisek sortu eta bere Kins of Blue diskoan argitaratuak arrunta ez den hala-

ko nortasun bat eransten diote lanari.

Taldea In love in Vain, Jerome Kernen konposizio originalaren pasarte dinami-

ko eta inprobisatuetatik igarotzen da gozo, Over the rainbow lanaren egokitzapen

lehunarekin gozatzeko. Rafa Acevesek arrebari egindako omenaldi gisa idatzi zuen

Marian, egilearen sentsibilitatea eta konposizio talentua agerrarazten duen konpo-

sizioa. Taldeak Herbie Hancock pianojole iparramerikarraren figura birsortzen du

Dolphin dance-n, berriz ere Jay Livingston konpositorearen Never let me Go la-

nean beti presente dagoen fintasuna oparituz, bere garaian Federico García Lorca

poeta eta antzerkigileak berreskuratu eta moldatutako La Tarara abesti herrikoiaren

birsorkuntzarekin amaitzeko.

 

Oraindik deskubritzeke dagoen hizkera horrekin idatzia dago Emeki, igarrezina

eta sotila. Milioika probabilitateren artean dagoen hizkera delikatu eta hitzik gabe-

ko hori, aukera zehatza da. Une zehatz hori, eta ez beste bat. Ohar horrek, hain

zuzen, apartekoaren bila, bera den zer den bila dabilen artista baten benetako

esentzia erakusten digu.

 

Xehetasunak

Data:
28 azaroa
Ordua:
8:00 pm-11:30 pm

Egoitza

Bilbao, Jazzon
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com