Ibon Salaberria
24 maiatza| 7:00 pm - 9:00 pm
Lezon jaioa, Ibon Salaberria kitarjole eta konpositore gipuzkoarrak Tomas Garbizu Udal Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta konposizio teknikak ikasi zituen Pasaia Musika Eskolan. Bere jaioterriko musika eszenan oso sartua, hogei urterekin egin zuen lehen grabazioa, eta Lezorrotik At bilduman parte hartu zuen bi konposizioekin. Desoreka izeneko rock talde mitikoaren sortzaileetako bat izan zen. Rocka eta funka uztartzen zituen proiektua, Faith No More edo Living Colour bezalako taldeek eraginekoa. Euskadi Gaztearen VI. maketa lehiaketako finalista izan ondoren, bi disko grabatu dituzte orain arte: Desoreka (2005 GH) eta Funambulista (2008 Oihuka). Parentesi luze baten ondoren, Ibon Salaberriak Siamesa aurkezten digu, bere lehen bakarkakoa.
Siamesak funtsezko bi pertsona ditu: Josu Elberdin Badiola eta Maider Zapiain. Alde batetik, Josu Elberdin Badiola pianojole, abeslari eta konpositore gipuzkoarra piano eta kantu tituluduna da. Pasaiako Udal Musika Eskolako irakasle eta Trintxerpeko (Pasaia) Karmengo Andre Mariaren organojole izan da. Konpositore gisa egindako lanek hainbat alditan saritua izatera eraman dute, baita bere lanak argitaletxe ospetsuenetan argitaratzera ere. Bestalde, Maider Zapiain biolontxelo jolea Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan graduatu zen, eta gaur egun irakaslea da Musikenen eta Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide izana, musikaletan eta antzerki konpainietan hartu du parte , eta Iñaki Salvador, Peio Ramirez, Maddi Oihenart eta Eñaut Elorrieta artistekin kolaboratu du.
Ibon Salaberria harmonia zehatzarekin itzuli da, aditzari zentzua emanez. Nolakoa eta edukia, Barruan bete taupaka ari diren aurkia eta kinberra. Ezinbesteko konfidantak eta beharrezko lanlagunak itzuli eta Siamensa moduko sormen bat egin ahal izateko.
