Pablo Maza Quartet
31 uztaila| 8:00 pm - 11:00 pm
Pablo Maza saxofoi-jotzaile eta konpositore nafarrak laukotearekin kaleratu duen lehen albuma Iduzki Denean da, hiru musikari apartekoren lankidetzarekin osatua. Alde batetik, Nicolás Alvear gitarra-jotzaile eta baxu-jotzaile kantabriarra artista esperientziaduna da, eta bere proiektua, Nicolás Alvear Organ Trio, zuzentzeaz gain, Lash Trío eta OrgáNico Trío bezalako taldeekin kolaboratzen du. Bestetik, Jorgito Sánchez kontrabaxu-jotzaile nafarrak, jazzean, flamenkoan eta inprobisazioan oinarritutako ibilbide luzea izateaz gain, Alana Sweetwater, Rihanon Miprano eta Peio Reparaz bezalako artistekin kolaboratu du. Azkenik, Eneko Arbea bateria-jotzaile eta perkusionista iruindarrak ibilbide zabala du jazzaren eta inprobisazioaren arloan, eta horrek Donostiako, Gazteizko edo Getxoko jaialdietan jotzera eraman du, Miho Hazama, Andrzej Olejniczak eta Sean Clapis bezalako artistekin kolaboratuz, besteak beste.
