Hilario Rodeiro Trio
1 abuztua| 8:00 pm - 11:00 pm
Eneko Dieguez & Jon Carranza
Hilario Rodeirok ibilbide luzea du Gordon Lee, Sabine Kühlich, Chris Kase, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzaile gisa. Bestalde, Euskal Herrian bizi den bateriajole, ekoizle eta konpositore galiziar honek Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor, CiTriC eta Los Wachisneis bezalako proiektu ospetsuetan ere hartu izan du esku. Bere grabaketa lan oparoak grabazio saio ugaritara eraman du, lider gisa egindakoak nabarmen direla: Transoceánica (2017), Respira (2022), Cosmic Latte (2018) eta Lila no Ceo (2020), azken biok Tnuk eta Anosmic ezizenez sinatuak. Dantza garaikide arloko konposatzaile, Orígenes, Gorputz Elektrikoa, Transoceánica (Dínamo Danza) edo Nikola (Atalak) ikuskizunetarako musika sortu du. BBK Saria disko onenari (R.S. Faktor, 2012), V. Bartzelonako Jazz Lehiaketa (Citric, 2009) eta Musika Akademia (Mama Cabra, 2006). Azken bi urteotan bere Quintetoarekin artu da.
