The Sleeping Land

20 

Family Folks The Sleeping Land estudioko laugarren albumarekin eta behin betiko inflexio-puntuarekin itzuli da, esperimentazioak eta etengabeko bilakaerak markatutako ibilbidean. Hamarkada batez rocka eta folk sustraiduna arakatu ondoren, boskote vigotarrak aurrerapauso bat eman zuen errautsen gainean dantzatuz proposamen elektriko, psikodeliko eta arriskutsu batekin iragan akustikoari su emanez. Naufrage (2022) iraganeko hondarren artean birsortzea izan bazen, The Sleeping Land atzera ez begiratzeko artea maisuki darabilen banda baten behin betiko esnatzea da.

Emanaldi berri honetan, Galiziako eszenaren ikono hauek doitasunezko eta sormenezko makina huts gisa aurkezten dira. Jorge Lorre eta Rufus “El Guarro” anaiek (Los Wavy Gravies, The Bo Derek´s) gidatzen dute oinarri erritmikoa, zainetan garage rock litroak  dituztela, album osoaren pisuari eusten dion energia injektatzen. Oinarri horien gainean, Ruben Xuarezen kitarrak inoiz baino premiazkoagoak eta zorrotzagoak dira, Xabier Vieitezen (The Soul Jacket, Rubia, Foggy Mental Breakdown) teklatuekin elkartzen dira  grabazioaren izaera hedakor eta lisergikoa adieraziz. Bestalde, diskoak Borja Suarezen tronpeta eransten du, epika zinematografikoa eta bere soinuaren mugak zabalduz.

Baina The Sleeping Land-en bihotzak ahots-dualtasun elektrizatzaile baten bidez egiten du taupa. Ruben Xuarezek berehalako nerbioak eta atzaparrak eskaintzen ditu rock hutsean, kupidarik gabe, ilunpetako crooner pozoitsu eta ilunabar bihurtutako Bosco Hill baten aurrean. Elkarrekin, harmoniarik ez. Borrokan aritzen dira. Batak bestea behar du. Elkarrekin, sakon eta erraietako zerbait lortzen dute, hotsaren magnetismoa, talde baten nortasuna bere graziarik basatieneko egoeran definitzen duena.

Ring The Bells eta Kill With Me bezalako taldeen esnatze sozialetik Rosemary, Laurel & Clementines eta Sirenuseren oroimenaren eta paisaiaren aterperaino igarotzen da diskoa. Konposizioa Indian Autumn edo Eden onirikoetan edo Syzygy zirraragarrian bezala hedatzen da: erritmoa espiritualarekin batzen zaigu. Taldeak ikertzen du Roller Coaster-en power pop hurbilen eta zuzenena, hegoaldeko soula Revolver-en, edo balada beltza Danse  Rabieuse-ren, konplexu bako aldakortasuna erakusten digula. Iparrik ez duen mapa. Abesti bakoitzak bere norabide independentea hartzen du, baina magia bilatzen dute guztiek , guztiek dirudite Family Folks.

Family Folks eraldatzen ari dela erakusten du The Sleeping Landek, baina atzendu gabe benetako asmoa: abesti handiak egitea. The Sleeping Land lurralde berri, elektriko eta mistiko batean esnatzeko gonbidapena da; lurralde horretan, oroz gain, melodia nagusi.

Disko mota: CD eta LP
Argitaratze data: 2026/09/18
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com