Greg Izor Blues 4et
17 urria| 8:00 pm - 10:00 pm
Greg Izor Ameriketako Estatu Batuetako sustraiak dituen musikaren munduko ahots garrantzitsuenetako batez da ezaguna. Hainbat album goraipatu zaionez eta hainbat emanaldi sugartsu egin duenez zuzenean, bluesaren funtsezko figuratzat finkatu da bai konpositore gisa, bai bere zuzenekoetan.
Greg Izorrek, harmonikaren maisu modernoetako bat, bere estiloa sortu du New Orleans, L.A. eta Austin hirietan besteak beste, eta bertan bizi da 2006tik. Abeslari boteretsu eta showman handia, bere show energetiko eta indartsuak mundu osoan zehar eraman du. Lehen bi albumek, I was wrong eta Close to home, Living Blues Magazineren kritikak jaso zituzten. Honela deskribatzen dute: “Aurkitzen zaila den konbinazio perfektu hori: abeslari sortzailea, harmonizista, konpositorea eta showmana”. Greg Izorrek harmonikarekin duen fintasunak ahots berri bat dakarkio sustrai sendoak dituen instrumentuari, tradizioan eta aldi berean modu uka ezineko modernidadean.
Osoko artista, ahots miragarria, harmonizista gisa finkatutako maisutasuna, tonu indartsu eta sakona, fraseo erabat pertsonala zein sustraiarekiko errespetu sakona eta originaltasunaren arteko groove orekatua. Egungo harmonizista handienetako bat, estilo ezagunekoa, eta gainera, kantu idazle bikaina. Ibilbide diskografiko luzearekin.
