Beste askotan bezala, Bartzelona izan zen The Heckler taldea osatzen duten lau musikarien interes komunak bildu zituen bidegurutzea. Guztioi harrera egin zien eta guztiak prestatu zituen hiria den arren, Juan Pablo Balcazar (kontrabaxua eta konposizioak, Bogotan 1978an sortua, Kolonbian) da laukote honen etengabeko metamorfosiaren errudun nagusia. Berarekin batera, gaur egunean Euskal Herrian eta Barnan bertan aritzen diren lau musikari gazte eta trebatuk osatzen dute laukotea: Hasier Oleaga bateriajotzailea, Alejandro Mingot gitarra jolea eta Miguel Villar, Pintxo saxotan.