1996an sortutako talde honek Miren Aranbururen ahotsa eta Jean Louis Hargousen doinuak ditu ardatz. Hauez gain, piano, kontrabaxu eta bateriak osatzen dute taldea. Orain arte apenas ikertutako sorkuntza bide honek jazzaren lengoaia modernoa, inprobisazio musikala eta euskara batzen ditu.
Miren Aranburu ez da aurpegi berria euskal kantagintzaren panoraman. Bere lehen diskoa 1977an argitaratu zuen, orduko euskal kanta berriaren tankerako piezak abestuz. 80. hamarkadan jazz mundura gerturatu zen, Jean Louis Hargous musikagilea ezagutu ondoren. Hargous saxojolea da eta sei disko kaleratu ditu. Konposagile gisa, jazzetik musika elektroakustikoraino doan ibilbide oparoa jorratu du.
Bion arteko elkarlanaren lehen fruitua Etorkizunaren memoria izeneko diskoa izan zen, 1996an argitaratua. 2002an ERRABAL euskal jazz zigilua estreinatu dute, Gorri isila diskoarekin. Bertan, Miren Aranbururen ahots samurrak gai propioak eta euskal kanta ezagunen bertsio modernoak aurkezten ditu. Zuzeneko emanaldietan, bostkote, zein laukote edo hirukote formatoetaz balia daiteke.
Miren Aranburu Ensemble
Ez dago kontzerturik
Ez dago hemerotekarik