Aran Saiz Trio

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko pianojolea
dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo
hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan)
musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen
ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan
ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea
bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren
erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea. 
Entzun: Presents
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com