Estramp Jaç

Del Pirineu a l´Atles: jazz de rel mediterrània
Folka eta jazza besarkatzen ditu Marcel Casellas musikari
eta kontrabaxu jotzaileak gidaturiko seikoteak. Musika herrikoiaren eta
inprobisazio askeagoen arteko mugak lausoturik geratzen dira Estramp Jaç
taldeak egiten duen proposamenean. Ez da mugak ezabatzea taldearen
helburua, bi lurraldeen arteko bidegurutze izatea baino. Kataluniako
musika tradizioan du oinarria seikoaren musika arkitekturak. Baina
musika konposaketa herrikoien ohiko egitura itxietako giltzarrapoa
zabaldu eta eremu zabalagoetara hegan egiten dute doinuek, jazz egitura
askeagoen bidez.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com