Eva Alcaide

 
 Eva Alcaidek artista askorekin kolaboratu ohi du eta, zuzeneko
eskarmentu handia izateaz gain, aipagarrizko historia akademikoa dauka.
Torrelodoneseko Udal Musika eta Dantza Eskolan gitarra klasikoan hasi zenetik
SortzeMusika Eskolan ibili zen, musika garaikidearen esparruetan murgilduz.
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, jazz gitarran sakondu
eta lizentziatu zen. Gero Eskoziako Errege Kontserbatorioan sendotu zuen
prestakuntza, master bat eginez Jazz Gitarraren Interpretazioan.
 
 
 
 
Irati Bilbao, bizkaitar kantaria daukagu 
boskotean. Jorge
Fernandez
pianojolea (No Land Trio). Taldea osatuz, Carlos Montull baxuan, eta Aitor Bravo
bateriajole malgua, No Land Trio eta Jeronimo Martin en taldearekin
diharduena.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com