Hasier Oleaga

Euskal
Herriaren luze zabalean antolatzen diren kontzertuetara joateko ohitura duenak
seguruenik inoiz egingo zuen topo Hasier Oleagarekin, euskal musikaririk
aktiboenetakoa baita berau. Haren ile luzea eta garaiera, bateria jotzerakoan
egiten dituen imintzioak eta keinuak, eta agertzen duen grina ez dira
oharkabean pasatzen ikus-entzulearentzat.
Gaztea
izanagatik, ez da erraza parte hartu duen taldeen edo grabatu dituen diskoen
zerrenda zehatza osatzea. Jazzaren arloan bakarrik, haren izena aurkitu
dezakegu Nevermind Trio, The Heckler, RS Factor, Kase-O Two Quartets Experience,
Sant Pau 44 Quartet, Miguel Salvador Project, Iñaki Salvador Trio, Zafari
Project, Teresa Zabalza Quintet, Jeronimo Martin Trio edota Asociación Libre
Orquesta-ri lotuta. Baina horrez gain, euskal kantagintzaren izen handiekin lan
egin du (Gari, Mikel Urdangarin, Mikel Laboa…) eta gaur egun Ruper Ordorikaren
Mugalaris taldeko kidea da.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com